Gaurkoan Xamar heldu zaigu Bilbo Hiria Irratiaren estudioetara “Euskara jendea” liburuaren beste kapitulu bat zuzenean jorratzera. Horixe da Xamarrek hilean behin egiten digun oparia. Oraingo honetan Euskal Herrian administrazioa euskalduntzeko historian zehar izan diren eskaerak ekarri dizkigu gogora Xamarrek. Zenbaitetan Administrazioa euskaldundu beharra oriango kontua dela uste ohi dugu, baina […]

Otsailaren 9an Jon Etxeandia lagunak utzi gintuen. Bere omenez, Zenbat Gara elkarteak ekitaldi xumea prestatu eta hilaren 17an gauzatu ere egin zuen, Bilboko Kafe Antzokian. Bertan, besteak beste, Amaia Urizar, Mitxel Sarasketa, Paddy Rekalde, Jose Antonio eta Mikel Urbeltz, Anje Duhalde eta Josu Zabalak parte hartu zuten, Jonen poemak irakurriz […]

Aldaketarako abiapuntua tresna bat da, Herriaabianek nahi duen aldaketa soziala bultzatzeko. Hilabete batzuk eman dituzte eztabaidatzen eta ekarpenak egiten eta pasa den larunbatean Zirriborroa adostu zuten. Otsailean eta martxoan batzarrak izango dituzte hiriburuetan, dokumentu bat ateratzeko asmotan. Mobilazazioei ere ekingo diete otsailetik aurrera eta bereziki ekainaren 12an Europako Foro Soziala […]

Egunotan bolo bolo dabilena: Greziako defizit publikoa eta zor metatua oso handiak dira eta Europako Batasunak (Alemania eta Frantzia hobe esanda) esku hartzea erabaki du. Greziako egoera bideratzeko, Luis Guridik kontatu digunez, gastu publikoa murriztuko dute eta horrek langileen erantzuna ekarriko du: dagoeneko hainbat langile greban daude eta mobilizazio gehiago […]

Bilboko kolektibo elektronikoak BIKE 3.0 disko plazaratu berri du. Euskal herrian 80.hamarkadan egiten zen Punk/rock aren bertsio elektronikoak egin dituzte. Eskorbuto, Zarama, Cikatriz, Las Vulpes, Delirium Tremes… kantu batzutan talde originaleko abeslariak parte hartu dute. Unai Bike kolektiboko partaideak lan onen inguruko bitxikeriak kontatu dizkigu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Hilaren 15etik 18ra bitartean burutu nahi dutena, besteak beste EKEUKOk (Euskal Herriko Elektromagnetismoak Kaltetutakoen Koordinakundea) deituta. Sakelakoen (eta antenen) arriskuez ohartarazi eta gaurko legedia aldatu nahi dute. Espainiar estatuko erakundeen aldetik erantzunik ez dutela jaso, bai aldiz Europako Legebiltzarretik salatu du Jabier Perez Urraza EKEUKO kideak. Egoera bideratzeko bost puntuko […]

Afera eta errealitate honen inguruan mintzatu zaigu Iosu Larrinaga soziologoa gaurkoan. Dagoeneko abian dauden golf- zelaiak eta halaber burutu nahi dituzten egitasmoei buruz, Baztangoa alegia. Onuragarriak dira turismoa erakartzeko? Elite baten kirola izatetik herritartu egin da? Eraldaketa paisajistikoa dakarte? Espekulaziorako bideak ireki? Zenbat istorio, zenbat galdera… Solasaldi hau deskargatzeko klikatu […]