Pasa den otsailaren 25 Bangladesheko arropa lantegi horretan gertatu suteak 21 hildako eta 50 zauriturik utzi zituen. Gertatutakoa ez da salbuespena, herrialde horretako osasun eta segurtasun arloetako baldintza kaskarrak kontuan hartuta, Aritz Azkuek  SETEMeko kideak kontatu digunez. Eta atzean, jakina, zenbait transnazional, Terranova edo H&M esaterako. SETEMetik, eta “Arropa garbia” […]

EHNE sindikatuak antolaturik hilaren 24tik 27ra bitartean baserritar gazteentzako eta baserriratu nahi duten gazteentzako jardunaldiak izango dira Durangon, Ibaizabal ikastolan. Baserrian jardungo duten prestakuntza eta trebakuntza areagotzea dute helburu jardunaldiok eta egitarau zabal bezain jakingarria eskaintzen diete arlo askotako adituen eskutik. Elkarrizketa horretan Unai Arangurenek zehatz-mehatz azaldu dizkigu egitarauaren nondik […]

Bunpada sound-ek eta EH anitzak kolektiboak, Anitzak ekimenaren batera, ‘Anitzak Hitzak’ izeneko diskoa aurkeztu digute. Asier Ercilla ( 121krew)David Nanclares ( kukuma) Asier Ercilla ( Ipuin iberiarrak)  proiektu honetan batu dira harresiak eraikitzen eta susntzitzen diren garai honetan, aniztasuna ardatz duen musika eta hitzak plazaratzeko proiektuan; Anitzak Hitzak. Gurean Endika […]

Irlandar bat Euskal Herrian eta euskaldun bat Irlandan. Biak batu ditugu irratian. Irlandan eta Euskal Herrian entzun daitekeen podcast bat egin dugu. Munduan zabalduko dugun mezu bat. Gaelikoak kezkatzen gaituelako jarri gara Rith (gaelikoaren aldeko korrika Irlandan) laisterketari begira. Gaelikoaren 2.0 aroan gaudela esan dezakegu orain. Arturo Villanueva eta David […]

Datorren larunbatean, hilaren 27an,  Bermeoko Kafe Antzokian egingo dutena, “Aske errugabea delako” lelopean eta Asel Aske Plataformak antolatuta. Lutxo Egiak, Plataforma horren kideak, Aselen kasuko kronologia laburra egin du, etxeko atxiloaldian dagoela gogoratuz. Kontzertuaren arrazoiak eman ondoren, larunbatean Bermeon izango direnak aipatu ditu: Ruper Ordorika, Tapia eta Leturia, Gatibu, Ken […]

Apirilaren 17an egingo dutena “Diru asko mingainez, poltsan bat ez” lelopean eta AEKk antolatuta. Gakoa honako hau da: bertsolariek kantatutako bertso bakoitzaren atzean esaera zahar bat dago eta horixe, zehatz mehatz, asmatu behar dute partehartzaileek. Goizean hainbat ibilbide antolatuko dituzte Sopelako taberna batzuetan.  Arratsaldean Ander Deuna ikastolan izango dira, Miren […]

Aste honetan Jaurlaritzak martxan jarri duena. Horren bitartez 19000 ordenagailu banatzen ari dira ikasleen artean, baina WIFI bidez. Jaurlaritzak sistema hori segurua dela esan du baina Europan (frantziar estatuan, Erresuma Batuan, Suedian, Alemanian…) kentzen ari dira eskoleetatik eta leku publikoetatik. Jose Luis Segura EKAko komunikazio arduradunaren ustez Arreta printzipioa ezarri […]

Aspaldikoa Ameriketan, Europan eta besta kontinentetan dagoena. 1870 urtean ireki zuten lehen Euskal Etxean Montevideon eta egun asko dira, baita hortik kanpok dabiltzanak ere, Euskal Diasporan sentsibilitate eta iritzi desberdinak direlako. Zortzigarren Herrialdea elkartea duela urtebete jaio zen, diasporaren berri eta haiei Euskal Herriko berri ere emateko asmoarekin, Oihane Garzia […]

Musika entzuteko prestatu, adi egon, musikak barruan daramana atzeman baitaiteke soilik ate guztiak irekita uzten badizkiozu. Proposamen desberdinak gaurkoan, denak barnerakoiak eta pisu espezifikoa dutenak. Disko berriak eta ez hain berriak, azken finean berritasunak ez baitu egungo gizarteak ematen dion balio absolutua. Ondo izan! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.