Hamabigarrena burutu berri dute eta asteazken honetan 13.a izango da patronalak ez badu negoziatu nahi. 3500 langile dira eta soldataren igoeraz gain, prestakuntza eta ordutegia handitzea eskatzen dute. Patronalaren eta Jaurlaritzaren erantzunkizun eza azpimarratu du Ziortza Amestoi LAB sindikatuko kideak: gaur arratsaldean bilera izango dute patronalarekin baina, panorama ikusita, seguru […]

Gaurko saioan antzerkiaz mintzatu gara, Lutxanako La keli eskolan sortu zen duela lau urte Plataforma Tirante kolektiboa. Taldeak diziplina ezberdinak lantzen ditu, ikusentzunezkoak, musika, antzerkia… Ostegunean ‘La 52’ deituriko antzezlan berria aurkeztu zuten Bilborock aretoan. Antzezlanak antzara mahai jokoan  oinarrituta dago, lau pertsonaia taula gainean. Laurak  kartzelako etxetxoan hasten dira. […]

Martxoaren 15etik 26ra bitartean besteak beste Bilbon martxan duguna, “Errealitateak partekatzen, eraldaketa sortzen” lelopean eta Mugarik Gabe GKEk antolatuta. Helburu nagusia Amerika Latinoko lurrari buruzko hainbat problematika ezagutaraztea da Joanes Allende antolatzaileak kontatu digunez. Aste honetan Capitol zinemetan ibiliko dira eta datorren astean, aldiz, 7 Kaleetako Boluntan hainbat hitzaldi prestatu […]

Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu solaskide. Pasa den igandean Ipar Euskal Herrian egin Herri kontsultak, Batera eta AHTrenak alegia, ekarri dizkigu gogora: metodologia, eragina, partaidetza etab. Halaber, duela gutxi Usurbilen zaborrari buruz egindakoa izan du hizpide. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Lagun minak ziren Xamar eta zorigaitzez hil berria zaigun Joxe Miel Bidador. Hau da, ikertzaile bezala ez ezik, pertsona bezala ere ezin ederkiago ezagutzen zuen Xamarrek. Horretaz baliaturik, gaur goizeon egin diogun elkarrizketan Joxe Mielen hainbat alderdiri buruz jardun du gugaz: euskaltzaletasuna nondik sortu zitzaion, lehenbiziko urratsak ikerkuntza arloan, Nafarroako […]

Funky Projects-en urte batzuk eman ondoren esperimentatzeko premia handi bat sortu zaio Ixiarri eta horri ekin dio azken hilabeteetan: Pink Gorillas izena du esperimentuak eta funtsean, pertsona bakoitzak duen sormenari eta izaera berezi horri bideak irekitzean datza, prozesu osoa gozatuz. Zer zara orain? Zer izan nahi eta ahal duzu benetan? […]

Gaur… emakume ahotsak! Mauriziatik hasita,euskal kantagintzan izan diren kantari (eta musikariak!) entzungo ditugu…Sorkun (argazkian), Aiora Renteria, Amaia Zubiria, Ines Osinaga, Maialen Errotabehere….ahots ederrek inspitatuta egin dugu! Hiru saio monografiko  izango dira. J. Zabala&I. Elgezabal Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Johnny Cashen musikaren zale-zaleak gara Soinugelan eta pozarren ospatu dugu American Recordings sortaren 6. alearen argitalpena. Bospasei kanta entzun ditugu guztira hamar kanta biltzen dituen disko eder honetatik. Gehienak bertsioak diren arren, Johnnyk berak idatzitako kutsu erlijiosoko kantu bat ere entzun dugu. Elvis Costellok bere azken lanean –Secret, Profane and […]

Aste honetan Gasteizen aurkeztu dituzte. Ruben Sanchez Askapenako kidearen ustez Brigadak aukera paregabeak dira internazionalismoan murgildu nahi dutenetzat. Aurten brigadistak Europako estatuko gabeko hainbat herritara, Palestinara eta Abya Yalako (Amerika) herrialde batzuetara joango dira, formakuntza ikastaroak egin ondoren. Honen inguruko informazio gehiago askapena.org helbidean. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.