Disko berriak aste honetako saioan: Governors (argazkian), Pello Ramirez, De Diego Brothers, Euskal Herria Anitzak Kolektiboa, Seiren… eta Binilo Tenpore tartean grabazio historikoa entzungo dugu, Herri Gogoa diskoetxeak 70ean ateratako Herrikoi-Musika Sorta bildumako lehen aletik “Eaurtako axuri beltza”. Zuen gustokoa izango delakoan…. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
EGKk (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) eta EHNE sindikatuak EAEko gazte baserritarren egoera sozioekonomiko “penagarria” salatu dute. Gazte horiek duten oztopo nagusienetako bat lurra da, eta segidan instalazioak eta makinaria eskuratzeko egin behar dituzten inbertsioak. Arazo gehiago badira: etxebizitza, Europako Nekazaritza Politika Bateratua, errelebu falta… Emakumearen egoera are okerragoa da: egun, nekazaritzan […]
Ohiartzuna hartu du S. Inazioko Kanala Auzo Elkarteak lortutako garaipenak, Bilboko udal gobernuaren aurka: EAEko Auzitegi Nagusiak hiritarron parte-hartzea ez dela egon argi eta garbi esan du. Kepa Dieguez S. Inazioko Kanala Auzo Elkarteko kideak aipatutakoa eta gehiago kontatu digu: hitz egin nahi dute gaurko egoera bideratzeko, baina argi dute […]
Hasteko, Rekalde aretoan eta Carreras Mujika galerian dauden erakusketak komentatu ditu Ismael Manterolak. Lehengoan, Peter Frietlena dugu, bideo batzuk eta artxiboko irudi batzuekin. Bigarrenean, aldiz, Rita Mc Priden “Perfiles” izenekoa dago erakusgai: brontzezko pieza batzuek eraikin desberdinak irudikatzen dituzte. Horretaz gain, Bilbo Zaharreko hiru galeria desberdinen joera berdintsua azpimarratu du […]
Martxoari dagokiona. Azalean agertzen den Joselu Blancori egin diote elkarrizketa nagusia. Ohiko atalez gain (Gurera etorriak, Inkesta…) Erreportajean Arangoitiko Agirre baserria, kulturetxe berria dugu. “Barkua bete berban”, aldiz, Ana Isabel Moralesen “Arazoak zinetokian” liburu berria eta Gilkitxaroren “8 begi” antzeslana. Hilaren 24an jaia antolatu dute Berbaizu euskara elkartearen 10. urteurrena […]
Gaurkoan gai hori jorratu du Luis Guridik. Jakin badakigu Kubatik datorren informazio asko manipulatua edo interesatua izaten dela: Luis duela egun gutxi izan da bertan eta bere esperientzia eta ezagutzaren arabera hainbat gauza kontatu digu. Blokeoaren eragina hasteko, eta horrekin batera kontsumo eta ekoizpen txikiak: larri dabiltza kubatarrak. Irtenbidea zenbait […]
#Egunkaria libre! Sententzia plazaratu den egun berean egin dugu saioa. Eta zuzeneko konexioa egin dugu Martin Ugalde parkeko ekitaldiarekin. Gogoratu ditugu azken zazpi urteotan Egunkariaren alde egin ditugun saio, elkarrizketak, bideoak, ekimenak oro… Egunkaria eta libre etiketak gainera, sarean erabilienetakoak izan dira gaurkoan, gure inguruan zein eremu zabalagoan. Ezagutzen dugu […]
Apirileko lehen igandean kioskoetan agertu zena. Gai nagusia “Euskal Herriko uharteak, haitz zipriztinak” izenburuarekin jorratu dute, eta horri lotuta Leire Bilbaok idatzitako Bitakora Kaiera. Horrezaz gain, “Korresko euskaldunak”, Templarioak Nafarroan, “Ipuin bertikalak”, ohiko hiru txango errazak egiteko gomendioak… Maiatzean, Enkarterrietako Dorretxeak izango dituzte aztergai, Hektor Ortegak, Nora aldizkariko erredakzio-buruak kontatu […]
Bi gai hauek aipatu dizkigu Iñaki Barcena EHUko irakasleak. Euskal Herrian uste baino izkutuago dagoen armagintzaren inguruko enpresen inportantzia eta negozio bolumen erraldoia jorratu du alde batetik, eta bestetik Nafarroan AHTren inguruan Sanzek eta Blancok sinatu berri dituzten akordioen eragina aztertu du. Zinez interesgarri diren bi gai, guztiontzat entzungai. Solasaldi […]
…Anari(argazkian), Irune Argoitia, Amaia Oreja & Kristina Solano (M-n ezten),Amaia Riouspeyrous,Kristina Aranzabe&Leire Berasaluze (Lain), Graziane Hastoy(agian emakumezko baten lehen grabazioa)… eta bukaera emango diogu emakumeei eskainitako monografiko sorta honi, laugarren honekin…gozatu duzuelakoan… Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
