Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin bat egiten du Bilbon Hiria Irratiak. Deialdian eta prestaketan alde ilunak ikusten baditugu ere, hamaika arrrazoi dira egungo egoeran greba egiteko. Beraz, hilaren 21ean ostegunean, albistegiak, grebari buruzko informazioa eta musika baino ez da izango FM 96.0n.
Iñaki Plaza eta Ion Garmendia musikariek 20 hatz proiektua sortu dute eta horrekin batera diskoa atera ere. Euskal Herriko musika intsrumentu tradizionalak, hala nola, txalaparta, alboka, trikitixa eta txistua, pvc-ko tututak eragindako doinuekin nahastu dituzte esaterako. Horren berri eman digu Iñaki Plazak. Musikaz gain, literatura izan dugu mintzagai. Uxue Alberdik […]
Luis Guridik hiru gai horiek jorratu ditu gaurkoan. Hasteko, Europako Batasuneko Barne Produktu Gordina %2´5 jaitsi da azken hiruhilekoan: deigarria da, besteak beste, Alemaniak izandako jaitsiera, %3´8koa. Bestetik, Luisek espainiar estatuan kontsumoa bultzatzeko hartutako azken neurria aztertu du, auto berria erosteko emango duten diru-laguntzarena hain zuzen. Azkenik, Europako Lehiaren Defentsarako […]
Auto berriak erosteko 1.500 euroko diru-laguntza emango dutela esan berri dute espainiar estatuko agintari publikoek. Josu Larrinagaren ustez, aipatu neurriak ez du askorik lagunduko ekonomia mailan eta autogintzari laguntzeak ez du ekonomia sustengarria bultzatuko. Are gehiago, denok dakigunez autoaren erabilerak CO2ko isurtzeak handitzen ditu eta erregai fosilen agorpena gero eta […]
Suitzako Genevan pasa den apirilaren amaieran NBEeko herrialdeek gauzatu zutena. Xabier Aierdiren ustez, AEBk, Israelek eta beste bost herrialdek aldez aurretik batzarra boikoteatzeak han esango zutena ez dutela gustokoa esan nahi du. Bestetik, Irango presidente Mahmud Ahmadinejadek esandakoa aztertu du Xabierrek: ez dauka zerikusirik hedabide handietan agertutakoarekin. Hitz horiengatik, Europar […]
BA DOK AMAIRU!Aste honetan ere ba dugu zer ospatu. Saio hontan hainbat diska berrien entzuketa:Iñaki Plaza&Jon Garmendia, Lor, Muted, Checkpoint Rock, Ost e.a. Binilo tenporen Iñaki Eizmendiren “Gureak ez diren kale ixileen bi milagarren samiña” diskaren grabaketa garaiak ekarriko ditugu gogora. Eta betiko moduan berriak eta agenda. BA DOK AMAIRU! […]
Gure artean informatika-tresnak hobeto erabiltzen laguntzen diardu Txopik azken urteetan. Udondoko hack-labean asko ikasitakoa, Indymedia-Euskal Herrian lanean hasieratik, software librearen hedatzaile eta hezitzaile,… Ordubetea labur izan zaigu horrenbeste berbagai eman dezakeen Txopirekin berbaz. Gaur oinarrizko tresna batzuk (wikiak, blogak, twitter,…), mezuen zifratzea, internet-zerbitzari autonomoak (sindominio, arise, mundurat,…), zifratzea edo enkriptazioa […]
Agus Perez antzerki kritikaria Arriagan izandako “Pobres bestias” eta Euskaldunan Bilboko “Sra. Polaroiska..” dantzen kritika egiten hasi da gaurkoan. Gero, eta Euskaldunako “Dantzaldia”ren barruanere, datorren astean Lucía Lacarra bertan izango dela esan digu, baina aurkezle gisa. Antzerki munduan, gauza batzuk komentatu ditu Agusek, asteburu honetarako guztiak: Barakaldo Antzokian izango den […]
Talde askoren disko berrien laginak entzuteko aukera izango dugu saio honetan, Antony and the Johnsons-en azkena (The Crying light), Of Montreal (Hissing Fauna), Lambchop (Ohio), Darren Hayman (Pram Town) eta abar. On egin! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Hasier Etxeberria idazle eta kazetaria izan da gurean. Zuzeu.com Interneteko albistegi digitalean ari da gaur egun, buru belarri. Eta elkarrizketa mamitsua izan dugu egungo sareari buruz. Proiektu horizontala izan asmo du zuzeu.com honek eta oraindik publikoki aurkeztu ez badute ere arrakastatsua suertatzen ari da dagoeneko. Saioa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
