Lelo horrekin manifestaldia egingo dute igandean Bilbon, eguerdiko 12etan hasita. Amazoniak eta Muskizek amankomunena dute, besteak beste, Repsol multinazionala: Ekuadorreko ohianeanYasuníko Natur Parkea ustiatu nahi du; Bizkaiko herrian, aldiz, 38 urte daramatza Petronorrekin eta hori gutxi balitz, orain Coke lantegi bat indarrean jarri nahi du, Iñaki Biziola Coke lantegiaren aurkako […]

…. Aspaldian utzitako zelda, Galtzetan gordetzeko koplak, Sorterriko koblak, Gernikan, Arratseko fadoa, Oroimeneko portua, Hau da ene ondasun guztia….J. Sarrionandia izan da, agian, euskal idazlerik musikatuena; Mikel Laboa,Berri Txarrak,R.Ordorika, Deabruak Teilatuetan, Ken Zazpi,J.Muguruza, Imanolek eta hainbatek aukeratu dituzte Sarriren poemak. Biba tú! Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Izen handiak eduki ditugu gaurko Soinugelan, izar handi batzuei dagozkienak. Lehenbizi, “Eternas” deritzan diskoa entzuten jardun dugu, jazz musikaren emakumezko kantarien artean Dinah Washington eta Ella Fitzgerald izan ditugu. Jazzetik bluesera igaro gara beste emakume batekin, Koko Taylorrekin, hain zuzen ere; eta gero soul on-ona entzuten aritu gara Mojo aldizkariak […]

Hautsak harrotu ditu duela gutxi Bilboko Udalak iragarritako Udal ordenantza horrek, eta batez ere 16. eta 111. artikuluak. Lehengoari dagokionez, gizarte-hipokresian eta sexofobian oinarritzen dela esan du Imanol Alvarez EHGAMeko kideak: artikulu horren arabera, debekatuta dago espazio publikoetan sexu-harreman oro. Bigarrenarekin, aldiz, ideia politikoen hedapena debekatu nahi dute, askatasuna murrizten. […]

Gaurkoan, lau gai jorratu ditu Pantzoa Irigarai Irulegiko Irratiko kazetariak. Hasteko egun hauetan hegazkinekin dauden arazoak eta horri lotuta Baionako eta Hendaiako trenen langileen greba. Pasa den larunbatean Donibane-Lohizunen egindako manifestaldia ere izan du mintzagai, eta gero, Aiherra eta Antzuolaren arteko harremanak. Bukatzeko, Pantzoak gogoratu digu martxan dagoela jada Baigorriko […]

Ze esatek! taldea izan dira gurean. Hamar musikarik osatzen dute talde baina gurera Unai eta Vierbu etorri dira. Talde 2008an sortu zen  donosti inguruan, diskoa grabatu berri dute eta kantu berriak aurkezten dabiltza. Ska, reggaea, zingaroa eta rock doinuak biltzen dituzte. Festa eta dantza aldarrikatzen dute euren musikarekin. Saioa deskargatzeko […]

Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen iaz, eta aurten bigarrenez bertan izango da jaialdia. Antolaketan dabilen Izarne Molinak eman digu aurtengo programazioaren berri eta iazko esperientziaren […]

Martxoari dagokiona. Elkarrizketa nagusia Mertxe Ortegari egin diote, eta honek ” Oker erabiltzen dela biharamuneko pilula? Bai, baina abortuak ekiditen dituela” esaten du. Horrez gain Abentura eta Espeleologia Karibeko Ohianetan izeneko erreportajea, Pepe Gorriti gogoan, ohiko Inkesta, LTDren inguruko informazioa, Bertsolari Gazteen ordua eta gehiago, Lur Mallea Mahatserriko Berton aldizkariko […]

Kultur astea hilaren 17an hasiko da Karrakirri irri emanaldiarekin. Gero Joseba Tapia, Haurren eguna, “Katalunia zuzenean” musikaldia eta hilaren 25an Nafarroaren eguna ospatuko dute Baigorrin. Egun horretan, goizeko 8etatik aurrera hainbat ekitaldi egingo dituzte, Argia Olçomendi Basaizea Kultur Elkarteko lehendakariak kontatu digunez. Elkarrizketa hau deskargatzeko klikatu HEMEN.