Okupa mugimenduko kideek Bulegoa zabaldu dutela aipatu digu Hibaik. Alde Zaharrean, Pelota Kaleko 5 zenbakian, okupazio mugimenduaren inguruko informazioaz gain aholkularitza tekniko- juridikoa ere aurki daiteke.Mementuz, ostiraleta, 18,00ak eta 21,00ak bitartean eskainiko ditu bere zerbitzuak. Informazio gehiago: www.okupaziobulegoa.org helbidean. Elkarrizketa hau entzuteko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081009.mp3
Musika, rockanrolla, bakarlariak, sarean eta eskenatokian, Danbaka lehiaketa berriz ere martxan da. Aurreko edizioko CD-DVDa entzun eta ikusten dugun bitartean, kontzertuetara joan gaitezke eta talde berrien inguruko albisteak irakurri ditzakegu. Bideoak ikusi. Hori eta askoz gehiago da Danbaka. Eta guzti hori azaldu digu Iker Barandiaran kazetari eta musikazale amorratuak. Danbaka […]
Pasa den igandean agertu zen Nora aldizkariaren 9. zenbakia, Berria egunkariarekin batera. Azken zenbaki honek berdez tintaturiko azala du eta erreportaia nagusiak Iratiko ohianez hitz egiten du: bertan, Hektor Ortega Noraren arduradunak esan digunez, 10 puntu desberdinetik 10 txango egiteko aukera azaltzen da, Iratiko ohianeko hainbat txoko ezagutzeko. Beste artikulu […]
Lauroba musika taldea izan da Piperpolisen. Musika talde donostiarrak ‘Gauri gaurekin’ deituriko lehen lan luzea plazaratu berri duenez, diskoko kantu berriak beraiekin batera ezagutuko ditugu. Bestetik, Irati Elorrieta idazlearekin batera bere eleberria, ‘Burbuilak’, ezagutzera eman dugu. Hainbat narraziok osatzen dute Burbuilak, baina guztiek istorio bat osatzen dute, hirietan bizitzeak, batik […]
Azkenean ere lantalde osoa bildu gara gaurkoan, Pedro Elias Igartuaren esanetara. Kemen eta adorez beterik ekin diogu lanari berriro. Jazz giroan murgildu gara hasieran 3000 Hombres izeneko taldearekin; handik Galiziara egin dugu jauzi Xose Manuel Budiñok 2007ak argitara emandako “Homes” diskoa ezagutzen hasteko. Geroago, Mongoliako doinuak ekarri dizkigu Hanggai folk […]
Finantzaketa eta ekonomi arloetako krisiak AEBetan hasi ziren Luis Guridiren ustez. Azken 15 urteetan ukiezina zen Merkatu librea apurtzen ari da eta orain estatu poteretsuen eskuhartzea eskatzen dute neoliberalek, hainbat negoziok porrot egin ez dezaten. Begibistan dago krisiak Europara heldu direla, baina zaila da Guridiren ustez noraino joko duten jakitea, […]
Itzuli gara, barriro be estudioan sartuta, ordenadoreak piztu eta barra barra bota ditugu udatik gorde ditugunak. Eta hasi, software librearekin abiatu gara. Txopi izan da gugaz, kanpaina berria aurkeztu eta software librearen onurak aipatuz. Krisia aipatzen duen BAP!en kantua jarri du gero Ibon teknikariak, krisiaz mintzatu gara gu ere, kapitalismoaren […]
84. zenbakia da pasa den irailaren amaieran Berbaizu Deustualdeko euskara elkarteak kaleratu duena. Azalean 3 artikuluren aipamena: Isabel Isazelaia, Early Reflections eta Gurpil gaineko oporrak. Azken honi dedikatu diote ohiko Monografikoa: alde batetik, Adriano de Mata deustuarrak Euskal Herria puntuaz punta zeharkatu du txirrindulaz; bestetik, Unai Jauregibeitia eta Borja Portuondo […]
Kultura baten ahozko tradizioak, kultura horren historiaz eta pentsamoldeaz hitz egiten digu zuzenean, eta onomatopeiek, kultura horren soinu ikuskeraz. Ideia hau oinarri hartuta, eta hari horretatik tiraka-tiraka, ordu erdi pasatxoko jarduna izango dugu hemen, “Euskal kantutegi onomatopeikoa” izendatu dugun saio berezi honetan. Hots, euskarak soinuak nola izendatu dituen eta hauek […]
Udako atsedenaldia bukatuta, pasa den hilaren 22an hasi ginen berriro emititzen, FM 96.0 eta www.bilbohiria.comen. Momentuz goizean bi orduko magazinea dugu indarrean eta arratsaldean, ohiko batzuk hasi dira jada. Datorren astetik aurrera normaltasunean murgilduta ibiltzea espero dugu
