Bihar hilak 14, larunbata, ospatuko da Munduko Arrozak, Bilbon 5.nez, Bilbo Zahar, S. Frantzisko eta Zabalako taldeen Koordinakundeak antolatuta. Aurten, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan burutuko da ekimen hau, arroza prestatzeaz gain, kalea berreskuratzeko, auzoak gureak direla gogoratzeko eta kulturen arteko nahasketa jai bihurtzeko balio duena. S. Frantziskoko plazan goizeko […]
Etorri geldiezina dauka Alexek. Benetan bizi du bere jardunak. Bewys, Oteitza, Augusto Boal, zapalduen antzerkia,… bere erreferente nagusietakoak. Plastika kolektiboa bere lan-tresna: jendea biribil baten itxuran elkarri begira jarri, eta marrazketa abstraktuaren bitartez, elkarren arteko tarteak errespetatuz, konponbide bat sortzeko prozesuak bideratzen eta laguntzen. Izan ere, hitzek ere askotan zaildu […]
Balkanetatik abiatu da gaurko bidaia musikala, Markovic aita-semeek atera berria duten “Go Marko Go” diskoa entzun nahi baikenuen. Handik ekialderago jo dugu, Turkiako musikariekin topo egiteko: Taksim Trio eta Mercandederekin, hain zuzen,, azken honek sufismoaren bidetik “800” izeneko diskoa egin duelarik. Gero, aurreko astean hasitako lana bukatu dugu, U2 taldearen […]
Uribe Kostatik gurera etorri da gure gaurko gonbidatua: Mikel Iturbe. Blogaria, wikipediako editorea eta Uribe Kostako komunitatea sortzen ibili dena aspaldi honetan. Solasaldi atsegina izan dugu beragaz. Gaztea da, sortzailea eta oso langilea. #basquecamp ekitaldian ezagutu genuen, eta gaur irratian izan da. Musika lagun, gure kontzerturako sarrerak zotz egiten hasi […]
Pasa den astean Erroman FAOk (Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritzako Erakundea) goi-bilera burutu zuen, herrialde askotako presidente edo ministro askorekin, munduan egun dagoen gosetea gelditzeko asmoz. Azken hileetan izandako elikagaien prezioen igoerak eta beste zenbait faktorek gosea heda dezakete datozen urteetan. Bilera horren amaieran, hemendik urte askotara asko ekoiztuko dutela […]
Gaurkoa Saioa Olmo artistak gurera bi gonbidatu ekarri ditu. MariaMur Consonni arte ekoizle etrukturako partaidea eta Iratxe Jaio artista.Iratxe Jaiok, Klaas Van Gorkum eta Consonnik ‘Barruan geratu eta Lehioak itxi’ proiektua burutzen ari dira. Larunbaterako Barakaldon Zonbien martxa antolatu dute. Barakaldoko kaleetan zehar buruzagi eta norabide gabeko iraultza malenkoniatsuan parte […]
Euriteak direla kausa alertan gauden momentuan, aurreko asteburuan Bizkaian gertatutakoa aztertu du Josu Larrinagak. Euria egin zuen bai, baina hainbeste gauza ere badira tartean Getxon, Enkarterrietan edo Basaurin gertatu zena ulertzeko. Jaurlaritzaren alerta sistemak huts egin zuen, besteak beste Imanol Landa Getxoko alkateak onartu zuen bezala, baina gehiago dago. Hasteko, […]
18 urteetan edo agertu zitzaion Iratxeri bokazioa. Ordura arte margozten-eta asti gehiegirik eman gabekoa, zuzenbidea ikasteko ideia baztertu, eta Arte Ederretako karrerari eman zitzaion. Argi agertu zen laster beretzakoa eskuz lan egitea eta hiru dimentsiotan jardutea zela, eta eskulturara lerratu zen. Azken urteetan ohialak, materialeak eta jostuntza izan ditu lan-tresna, […]
Ohikoa dugu Soinugelan bidaia musikalak egitea, baina aste honetan berariazko bidaia berezia egin dugu munduko musiketan barrena, bidaia liburuak argitara ematen dituen “The Rough Guides” argitaletxearen eskutik. Argitaletxe honek musika eta bidaiak bildu ditu CD bilduma oparo batean, herrialde bakoitzeko informazio musikal zehatza emanez, bertako musika erakustearekin batera. Beraz, musika […]
Mokaua izeneko proiektua deskubritzeko aukera duzue musibla honetan, Elorrioko taldearen lehenbiziko disko honetan txundituta utziko zaituena. Honetaz gainera, egungo soul musika entzungo dugu: Amy Winehouse edo Duffy-ren eskutik, binomio bitxia. Eta denbora ere izango dugu Baby Dee musikari pertsonalaren musika entzuteko. Ondo izan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080604.mp3
