Urte berriari ekiteko musika desberdin ugari, hip hop, psikodelia, amerikanoa eta disko musika. Beck izango da lehena, eta gero etorriko dira, besteak beste, Mokaua, Elorrioko taldea bere lehenengo disko zoragarriarekin. Beste asko ere topatuko dituzu hemen, Musiblan. On egin! Saio hau deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla081015.mp3
Jose Luis Segura EKAko (Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolamendua) komunikazio arduradunak gaur kontatu digunez, azken egunotan bi berri txar izan dira gas naturalaren erabiltzaileentzat. Alde batetik, pasa den igandean etxebizitza eta enpresa txiki zein ertainentzat gas naturalaren salneurria % 8´9 igo zen espainiar estatuan: aurtengo laugarren igoera da hori eta urtarriletik […]
Bere heriotzaren berri jakin dugularik, Bilbo Hiria irratian omenaldi xume bat egin nahi izan diogu Jean Dihartze “Iratzeder” olerkari handiari. Askoren ustez, bere lumatik Jainkoaz eta Euskal Herriaz irtendako olerki batzuk gure hizkuntzan inoiz egin diren ederrenetakoak dira. Baten batek, Xalbadorrekin ere erkatu nahi izan ditu Iratzederren idaztankera eta gaiak. […]
Joseba Barandiaran ekonomilaria izan dugu gaurko Ibaizabal magazinean.Egunotan,munduko ekonomian gertatzen ari diren gora beheren zergatiak azaldu dizkigu eta pasa den asteburuan egin den Europako Batasuneko gobernuen batzerrean hartutako erabakien berri eman digu. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081014barandiaran.mp3
Gaurko saioan musika izan da nagusi. The Cherry Boppers taldearen ‘Play it again’ bigarren lan luzea ezagutu dugu. 2006an sortu zen taldea, urte hauetan disko bat eta binilozko singel bat plazaratu dute. 60 eta 70 hamarkadako musika beltzan dute oinarria. Dantza egiteko aproposak diren erritmoak sortu dituzte. Bestetik Zein? taldearen […]
Hamar urtetik gora tatuajeak egiten, eta azken urteotan Deustuan OM Tattoo dendaren arduradun. Krisi hotsak entzun arren, jendeak ez omen dio uko egin nahi izaten estetikari eta azaleko gastuari, batzutan ordaintzerakoan desagertu behar bada ere,… Tattoo-ak egiten irakasle-ikasle, biren arteko harreman estua ikasten da ondoen, nork bere mugak ezagutzen, eta […]
EHUko irakasle Iñaki Barzenak zenbait azalpen ekarri ditu gurera, hala nola, Bizkaiko Foru Aldundiak publizitatu dituen errepideen egitea edota Gugemheim berriaren ingurukoak; halaber Petronor-en egitasmo berriak eta ondorioak hizpide izan ditu. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081013barzena.mp3
Lelo horrekin bukatu dira aurten Hala Bedi Irratiak eta Gasteizko Gaztetxeak antolatutako Txorionak kanpaina, 25. eta 20. urteurrenak, hurrenez hurren, ospatzeko. Urtean zehar hainbat ekitaldi burutu dituzte Arabako hiriburuan eta pasa den larunbatean amaiera ederra eman zioten, Patxi Gaztelumendik “Bide gorritik” asteroko saioan kontatu digunez. Goizeko 11etan hasi ziren ospakizunak, […]
TTI (Tecnologías para la Transformaión Interior) enpresako kide eta Saiolan-eko langile. Bere lan-denbora bietan partekatzen du. Bere burua definitzeko, amets egiten eta bere ametsen alde lan egiten duen emakumeaz mintzatu da. Enpresei aholku ematen diete TTIkoek, baina helbur nagusia enpresa horietako pertsonak garatzea izanik, gizartea eraldatzeko. Izan ere, bere hitzetan, […]
Musika ezin ederragoarekin ekin diogu gaurko Soinugelari. Peter Gabrielek sortu eta kudeaturiko “Recording Weeks” proiektutik AEBetako Holmes Brothers etorri zaizkigu hasieran, Txekiatik Marta Sebestian eta saamien herritik Mary Boine kantari paregabea. Eva Cassidy eta Señor Mostazaren azken lanak ezagutzen hasi gara, eta, bitxikeria gisa, duela zenbait urtetako umeen artean arras […]
