Duela 3 aste hasi zen Gabriel Aresti euskaltegian 2008-2009ko ikasturtea. Isabel Isazelaia Bilbo Hiria Irratiko esatari eta G. Aresti euskaltegiko Didaktika Saileko arduradunak kontatu digunez, denbora berria hauetan eskaintzak berriztu behar dira: ordu desberdinetako ikastaroak, autoikaskuntza, ordutegi malguak, teknika berriak… Isabelek Euskararen inguruko plangintza osoa falta dela esan digu eta […]

Mundu zabaleko nekazarien elkarteak biltzen dituen Via Campesina erakundeak nazioarteko 3. biltzarra egiten dihardu urriaren 16tik 23ra bitartean. Egun hauetan gai zinez interesgarriak jorratzen ari dira Mozambikeko hiriburuan, Maputon: tokian tokiko nekazaritza subiranotasuna, gazteen eta emakumeen presentzia eta garrantzia sektorean, janari transgenikoen oldarra, enpresa multinazionalen larregizko kontrola, eta abar. EHNE […]

Aurten ehun urte bete  dira Simone de Beauvior jaio zenentik, hori dela eta hainbat ekitaldi egin dira haren lanak ezagutarazteko, gogoratzeko eta aldarrikatzeko. Arantxa Agirreurreta De Beauvoirren biografia idatzi du eta elkar argitaletxeak argitaratu du. Aratxarekin batera emakume feminista, idazle eta filosofo exixtentzialista ezagutu dugu. Sakana aldetik datorkigu gaurkoan musika […]

Gaurkoan berri txarrak ekarri dizkigu Jon Iñaki Artetxe Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzaile eta komiki adituak: Ipurbeltz komikia desagertu da. Erein argitaletxeak arazo ekonomikoak aipatu ditu 1.977an hasitako bidea bukatutzat emateko. Jon Iñakik kontatu digunez, izen ezagun askok hartu dute parte Ipurbeltzen ibilbidean eta gogora ekarri digu hasiera hartan izandako batzar […]

Guztiok ikutzen gaituen gaian murgildu da Iosu Larrinaga soziologo eta irakaslea; aldaketa klimatikoaren inguruko zenbait ikusmolde eman dizkigu, ikuspuntu ezberdinetatik aztertu eta egoeraren larria bergogoratu. Mintzo zinez interresgarria Iosuk eskaini diguna. Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas081020larrinaga.mp3

Zenbat Gara kultura elkartea lankide dugun eta Bilbo Hiria irratiaren ohiko kolaboratzaile den Xamar Euskaltzaindiak Iruñean antolagtu dituen Pirinioetako hizkuntzei buruzko jardunaldietan entzule izan zen. Hori dela eta, gaurko solasaldian ardunaldion laburpena egin diezagun egin diogu berari. Ohi duen jakituriaz eta sakontasunaz, Xamarrek bertan hizlari izan zirenek esandako gaiak eta […]

Portugaleteko Harribola, Santurtziko Bai Esan, Erandioko Berbots, Getxoko Bizarra Lepoan eta Barakaldoko Sasiburu euskara elkarteek, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioarekin batera, formatu txikiko kultur zirkuitua antolatu dute datozen asteotarako, euskararen erabilera sustatzea helburua izanik. Hilaren 17an hasiko da Portugaleten, gero Santurtzin, Erandion, Getxon eta Barakaldon egiteko. Bertan, Manuel Moreno Topaguneko kultur […]

Zenbat Gara elkartearen sorreran eta haserako urteetan ibili eta gero, argazki-ikastaro trinkoan parte hartzen du Iñakik Donostian Xabier Aranbururen eskutik. Azken uda Iralandako Cork eskualdean eman du WWOOF (World Willing Opportunities on Organic Farms) elkartearen bitartez. Hiru etxaldetan ibili da lan eginez lotokia eta janaren truke. Esperientzi aberasgarria. Argazkiaz aholku […]

Rock munduko hiru musikari klasikok eman diote hasiera aste honetako Soinugelari: Ike Turnerren 50eko grabazioak izan ditugu lehenbizi, gero Slim Harporen musika bikaina gogoratu dugu eta Harmonica Frank musikari xelebre bezain ona  ere gogoratu dugu. Horren ostean, Mojo aldizkariak bere azken alean “Rebel Music” izenburupean iraultza eta matxinadarako kantuekin osatu […]