Hamar urte bete eta koxkortua dugu KUKUTZA GAZTETXEA. Sarrera ordaindu eta eskaintzen zaiguna irentsi Bilbo hiriko modelo bakarra ezarri nahi dutenen aurrean, bada parte hartzera eta dinamika sortzailera deialuzatzen duenik ere. Larunbatean, maiatzak 17, Euskal Herriko GAZTETXE EGUNA ospatuko da Errekaldekoplazan, (Bilbon), eta bertan izango dira PANTXOA ETA PEIO, BAD […]
Pink Martini, Vinicius Cantuaria, Melingo, Anari, Mikel Urdangarin, Los Moñas… Soinu ugari, desberdin eta erakargarriak. On egin. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzum:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080514.mp3
Aste honetan zabaldu.com gunean jakin dugu zelan Xuxen zuzentzaile ortografikoa liberatu den, albiste ona duda barik. Horregatik Ander Elortondo -Librezale elkarteko kidea, software euskaratzailea- elkarrizketatu gura izan dugu. Xuxen-i buruz berbetan hasi, software librea eta euskarari buruz gero eta Firefox nabigatzailearen 3 bertsioaz bukatu dugu. Ostean basquecamp ekitaldiari buruz mintzatu […]
Mikel Markez ‘Zure begiek. Bilduma 1988-2008’ diskoa aurkeztu berri du. Bertan hogei urteko ibilbidea laburtu du musikariak hamalau abestitan. Hogei urte taula gainean, hogei urte kantuak egiten eta zazpi disko eta hamaika komeriaren ostean bilduma egitea erabaki du Mikel Markezek piperpolisera hurbildu da. Saio hau deskargatu nahi baduzu klikatu HEMEN. […]
Andy Palacioren ‘Watina’ diska arrakastatsuaren ekoizlearen eskutik datorkigu ‘Umalali’. Ivan Duranen langintza zorrotz eta sortzaileak eman du, laister, azken urtetako diskarik bizigarri eta unkigarrienetako bat izatearen ezagutza jasoko duena. Garifuna emakumeen ahots ehundura aberats eta konplexuak, rock, blues, funk, afrikar, latin eta karibear musika zertzeladez apaindu ditu eta trantzezko bidai […]
Aipatu krisiak 2015era arte iraungo du aditu batzuen ustez, gosea hedatzen den bitartean. Munduan, oinarrizko elikagaien prezioak ikaragarri ari dira hazten, espekulazioa dela kausa. Hego Euskal Herrian, krisiak beste dimentsio bat hartzen du: pasa den ostiralean Bilbon, EHNE sindikatuak manifestazioa burutu zuen Elikaduraren subirotasunaren alde. Baserritarrek Prezio Behatokia eskatu dute […]
Matematika karrera egin ondoren eta duela gutxi “denbora finituan singulartasunak garatzen dituzten zenbait fluxu geometrikoren zenbakizko azterketa” izenburuko tesia aurkeztutakoa. Doktore, beraz, eta EHUn irakasle. Matematikak daukan balioaz mintzatu zaigu, eta baita ere esperanto hizkuntzaz: ikasteko erreza, gaur egun munduan ibiltzeko tresna interesgarria, interneten bizi-bizi dabilena. Esperantozaleen izaeraz eta euren […]
Irratsaioaren bigarren atalean minutu ugari hartu ditu Pedro Elias Igartuak flamenko arloan oinarri eta zutabe izan diren hainbat kantari eta musikariren emaitzak berriz entzuteko. Kronologiari jarraituz, La Niña de los Peines, Iruñean jaioriko Sabicas gitarrajole ijitoaren instrumental zoragarriak (tartean muñeira moduko bat), Paco de Lucía, Pata Negra, Camarón eta Ketamak […]
Saio honetan, nobedadeen artean, Goldfrapp taldearen azkeneko diskoa entzuteaz gainera, Cat Power-en Juk Box, Lightspeed Champion, Evangelicals eta Samar izeneko euskal proiektu berria ezagutzeko aukera izango duzue. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzu:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080507.mp3
Angel Ilarramendi zarauztarraren 7. sinfoniaz gain, Steve Dobrogosz, Terje Bjorklund, Xabier Zeberio eta Pello Ramirezek osatutako Alos Quartet laukotearen “Malenkoniak” lana izango dituzu entzungai saio honetan. Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN. Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiillarramendi080507.mp3
