Prest hilabetekariren 79. alea, martxoari dagokiona, aztertu du Hektor Ortega Deustualdeko aldizkari horren zuzendariak. Hasteko, Arangoitiko 3 gai aipatu ditu Hektorrek: Agirre baserrian eraberritzekoan galdutakoa, auzo horren igogailua eta bertan guaraniera ere entzuten dela. Deustuko Ikastolaren eta Deustuko historiaren zati baten berri eman ondoren, aldizkari horrek hilero jorratzen duen […]

  Gaurkoan, azken bolada honetan areagotzen ari den etxebizitzaren krisia izan du mintzagai Josu Larrinagak. Josuren ustez, etxebizitzak eraikitzen jarraitzen duten bitartean finantza eta krisi ekonomikoak bultzatuta gero eta zailago da etxebizitza lortzea. Bestetik, EAEn ia 200.000 etxebizitza hutsik daudela gogoarazi digu. Auzia bideratzeko alokairu publikoaren aldeko politika eskatu du. […]

Euskal musikan izan diren azken nobedadeetako batzuk izango ditugu entzungai saioan: Sorkun & Vide Presidentes, Amaia Zubiria (Nabil) eta Morau eta Agotak (Kalamidadiak). Honetaz gainera, beste zenbait musikari izango dira gurean, hala nola, Absentee, Cat Power, My Latest Novel, e.a. Ireki belarriak!. Saioa deskargatzeko klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080328.mp3

Ipuin bilduma ekarri dugu piperpolisgo lehen tartean. Pasadan urteko udazkenean plazaratu zuen Eider Rodriguez idazleak ‘Haragia’ deituriko liburua. Hamabi ipuinez osatua da Eider Rodriguezen bigarren bilduma hau. Liburuko lehen kontakizunak eman dio izena, ‘Haragia’. Musika Kokein taldearekin batera etorri da. Talde eibartarrak lan berria aurkeztu digu. Saioa deskargatzeko egizu klik […]

Mali aldera eraman gaitu gaurkoan Pedro Elias Igartuak Toumani Diabaté kora jole bikainaren azken diskoa ezagutzera: The Mandé Variations. Mandé etniako semea izanik, bertako zenbaitkantu tradizional hartu eta bere ohiko maisutasunaz moldatu disko honetarako. Horrezaz gain, beste hainbat musikariren lanak ere entzun ditugu: Cat Power, Thunder Express (Suediako rock taldea), […]