Bertsoaren lubakian beste bala bat astindu dugu eta kantu-errima freskoak ekarri. 2024ko martxoaren 3an, Deustun izan zen AFERAK ekimenaren baitako bertso-bazkarian, hiru bertsolari izan genituen kantu-kontari, Mikel Aiartzaguena gai-jartzailearen aginduetara. Biba Elorri bertso-eskola! Enare Muniategi, Alaia Martin, Unai Iturriaga… Era berean, Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta, 2010eko […]

Gaurkoan DANCE munduan aritu gara, musikaren erritmoan dantzan. TWERK unibertsoa argitu digu Ikerne Mendietak eta Gaizka Chamizoren ahotan deskubritu dugu zertan datzan POLE DANCE edo zutikako barra; era berean, Aerobik irakasleak (Jon Garate eta Iker Gurrutxaga), Maite Sarasolaren bertsoak, Bittor Beaskoetxearen kronika, musika, berba librea… Kirol zein Eskirol izan, hauxe […]

Ostiralero bezala Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurkoan Deustuko jaiak, haurrentzako zinema eta artea, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240322_agenda_harkaitzen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

ARGIA astekariaren zenbaki berriaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Libanoren egungo egoeraz Marta Marotok egindako erreportajea. Kristina Berasain ere elkarrizketatu dute: nazioarteko kazetaria eta Berria egunkariarekin Mendebaldeko Saharari buruzko liburua kaleratu du. Bukatzeko, kultura arloan, serie berri bat hasi dute eta bideoklipgintzari begira jarri dira ARGIAkoak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240321_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Udaberriarekin batera iritsi dira jaiak Bilboko auzoetara, eta urtero bezala, Deustuko jaiak izan dira lehenengoak. Ostiralean hasi, lehenengo asteburua gozatuta, bigarren asteburua bakarrik falta zaie. Jai Batzordeko Maialen izan dugu gurean, eta berak aletu dizkigu hemendik aurrera geratzen diren guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_maialen_deutoko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Ostegunean helduko da KORRIKA Bilbora, baina hainbat auzotan jada hasi dira giroa berotzen; Uribarrin eta Alde Zaharrean, besteak beste. Euskararen astea antolatu dute lehenengoan, eta “Harro, Herri, Korrika” ekimena bigarrenean. Saloa Bengoetxea Uribarriko Korrika Batzordeko kideak eta Iñaki Etxarri Zaharrean Berri Jai Batzordeko kideak kontatu dizkigute xehetasunak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240319_inaki_saloa_korrika.mp3 Deskargatu […]

Poesiaren Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean da, eta egun horren harira, Euskararen Etxeak “Alaska” izenburuko ekitaldia antolatu du, Castillo Suarez idaztelak 2023an plazaratutako izen bereko poema-liburutik abiatuta. Iurdana Acasusok kontatu digu ekitaldi berritzaile bat izango dela; izan ere, hiru adierazpen artistiko batuko ditu ekimenak: poesia, ikus-entzunezkoa eta artista gazteen ilustrazioak. Euskaraz […]