Duela 20 urte jaio zen New Yorken Munduari Begiratzeko proiektuaren hazia. Kirmen Uribek, Mikel Urdangarinek, Rafa Ruedak eta Bingen Medizabalek eta Mikel Valverdek euskal kultura eta euskara beste kontinente batera eraman zuten; euskal poesia, kantagintza, rock alternatiboa eta zinema mundura zabalduz. Hogei urte geroago, proiektu hura berreskuratu eta emanaldia eskainiko […]

Itxaso Payá eta Maria Riverok sortu dute “emcumeak” satira-musikala eta larunbatean, martxoaren 16an, BBK aretoan izango dira 19:00etan. Umorea eta musika izango dira, baina kritika ere ez da faltako. Barrea eragin nahi dute antzerkiarekin baina Riveroren hitzetan are garrantzitsuagoa da hausnarketa eragitea publikoan.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240313_emcumeak.mp3 Deskargatu hemen.

Loraldia jaialdiaren parte, Artxibo Biluziak obraren emanaldia izango da gaur Bilboko Arriaga Antzokian 19:30etan. Metrokoadroka kolektiboaren obra da eta Joan Mari Torrealdai ikerketa bekarekin osatu dute. Aktoreak Intza Alkain eta Javi Barandiaran dira, eta zuzendaria Oier Guillan. Ikerketaren zutabeetako bat da antzerkia, eta publikoari hausnarketa bat proposatu nahi dio. Javi […]

Askotan egiten diguten galdera da, ea “fisio on bat” ezagutzen ote dugun. Baina  zer da fisio ona izatea? Nik argi dut nire irizpide profesionala, baina kontuan har dezagun osagileen ontasuna neurtzeko erabiltzen diren zenbait irizpide ez direla batere fidagarriak. Fisioterapeuta bat aukeratzerako orduan, Nacho Fabiani lankideak proposatutako lau galderei erantzuna […]

Martxoaren 14an, Matematikaren Nazioarteko Egunean, Pi egunaren bosgarren edizioa egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Beste urtebetez, Basque Center for Applied Mathematics eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak matematika oinarri daukaten tailer eta bakarrizketez osatutako egitaraua prestatu dute. José Ignacio Royo Matematika Saileko irakaslea da eta 14an bertan Papieroflexia tailerra […]

Non egiten duzue kaka zuek? Txikitxuak pardela kendu eta pixontzira pasatu behar direnean zailtasunak dituzte batzuetan… Baina amamak eta Ilargik plan bat daukate Ekhi txikitxuari pixontxia erabiltzen ikasten laguntzeko. Entzun nahi duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240309_gaurezdagoeskolarik_kaka_ta_pardela.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azala hezkuntzaren digitalizazioari eman diote.  Adimen artifizialak nola eragiten duen, eskolan teknologia digitala erabiltzea zein adinetik aurrera den komenigarria den aztertu dute.   M8ari begira, eskakizunak, aldarriak, Hego zein Ipar Euskal Herrian egin beharreko aztertu dute. Atal berria estreinatzen dute: Gorputz Hotsak. Gorputz aniztasunari […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Gaurkoan antzerkia, museoak eta nola ez Martxoaren 8ko mobilizazioak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240308_Agenda_lydiaren_taldea.mp3 Deskargatu hemen.