Blogs&beers blogarien topaketa berri bat daukagu asteon. Ostiralean Larrabetzuko gaztetxean batuko gara zenbait euskal blogari. Aitzakia hori hartuta, berbetan aritu gara Sergiorekin, larrabetzuar linuxzalearekin. LarraB&Btzu izendapenarekin 3. topaketa honetarako gonbitea luzatu digu berak. Ostean, beste blogari eta musika sortzaile bat izan da gure irrati emankizunean: Oier Iruretagoiena, Tusuri. Sototik saioa […]

Ohi bezala, Bilbon egun hauetan bisita daitezkeen erakusketen gainean egin du berba Ismael Manterola EHUko arte adituak. Alde batetik, Marzana Espazioan dagoen Blamiren marrazkiena. Jose Antonio Iglesias Morenok CVCE lelopean (“bizitza aldaketa- estilo aldaketa” gaztelaniaz) zenbait marrazki bitxi erakusten dizkigu. Marrazki horietako asko grafiti mundutik gertu daude. Bestetik, Colon XVI […]

1

Aurtengo erronka eta aurtengo emaitza da bilbohiria.com. Eta Bilbo Hiria irratiaren aurtengo arrakasta ere badela gaineratuko genuke, harrokerian jausteko batere asmorik gabe. Jabi Zabala dugu bilbohiria.com-en asmatzailea eta aita pontekoa, eta Ibaizabal magazinean berarekin mintzatu gara, irrati kontzeptu berri hau zertan datzan era errazean azal diezagun. Jabi Zabala oso kazetari […]

Izenetik besterik irudi lukeen arren, Bulgariakoak ditugu Together Again (Elkarrekin berriz) taldea osatzen duten lau lagunak: Ivo Papasov, Yuri Yunakov, Neshko Neshev eta Salif Ali. Lau ijito musikariok jazz eta rock doinuak entzuten zituzten ezkutuan, sobietarren menderakuntzaren garaian, hau agintarien gustuko kontua izan ez arren. Laster doinu haiekin esperimentatzen hasi […]

Saio honetan Tchaikovskyren bizitzari buruzko apuntetxo bat eta hainbat gertaera entzuteaz batera, bere hiru lanen atal batzuez gozatzeko aukera daukagu: Piano Kontzertua 1. zkia.ren lehen atala: Allegro non troppo e molto maestoso – Allegro con spirito; Eugeni Onegin operatik Lenskyren aria bat. Sinfonia “Patetiko”tik (6. sinfonia)- Allegro con grazia. XIX. […]

Bertsolaritzaren bide zahar-berriak erakustea du helburu Bilbo Hiria irratiaren Potto irratsaioak eta gaurkoan bere helburua osoki bete duela esan genezake, zeren eta bi belaunaldi ezberdinetako bertsolarien lanak eskaintzen baitizkigu. Historiari dagokionez, 1980. urtean jokatu zen Euskal Herriko Bertso Txapelketaren finalera garamatza Jabi Lauzurikak, egun hartan finalaren finalean, nolabait esan, Xabier […]

Gizakiak ikasi zuen noizbait beste gizakiak bortxaz menderatu, bere esanetara makurrarazi eta lanerako erabili ahal zituela, abereak balira bezala eta askatasun guztiez gabetuak. Esklabotasuna sortu zen horrela, inoiz asmaturiko gizatxarkeriarik handienetako bat, zalantzarik gabe. Asier Azpilikuetak erreportaje bikaina eman zuen argitara gai honetaz maiatzaren 14an Berria egunkarian. Nafar kazetariak, Jose […]

Aurreko astean agindu bezala, Toumani Diabateri buruzko monografikoa eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugelaren bigarren orduan. Baina horretara baino lehen, bestelako eskaintzak ere egin dizkigu. Honako hauek, hain zuzen ere: Rafa Ruedaren Bi musu abestia; Elvis Costelloren That´s How You Got Killed New Orleanseko kantua zuzenean; New Orleansekoa […]

Hemendik bizpahiru urtera iraultza handia etorriko da telebistaren mundura. LTD Lurreko Telebista Digitalak erruz ugalduko dira eta horien artean Tokiko Telebistek garrantzi handia hartuko dute. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak Tokiko Telebisten sorrera eta erabilera arautuko dituen dekretua prestatua dauka dagoeneko. Betiko galdera geratzen da airean, ordea: zenbateraino aseko dituzte tokiko […]