Gaurko saioan U Royren diskografia aztertu dugu eta bizitzan zehar egin dituen kolaborazio asko ere jarri ditugu entzungai. 70eko hamarkadan Jamaikako reggae ekoizle garrantzitsuenekin egindako grabaketek sekulako arrakasta izan zuten uhartean garai hartan eta DJ gisa ere ospe handia lortu zuen. Cheb Aissa, Horace Andy, Dennis Brown, Gregory Isaacs … […]

Asteburuan Komunikabide alternatiboen Gazte topaketak izango dira Kukutza gaztetxean. Horregatik Jon Telleria Gaztesareako kidea gonbidatu dugu gure saiora. Eta topaketako gaiak eta eztabaidarako puntuak agertu dizkigu Jonek. Hiru egunetan zehar Euskal Herri osoko gazteak eta komunikazio proiektuek bat egingo dute Errekaldeko Kukutza gaztetxean. Deskargatzeko Irratia.com-en azken saioa klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom060314.mp3

Barkamena eskatu behar diegu gure entzuleei, aste honetako Artekaleko kriseilua bertan behera utzi beharra izan dugulako ezinbestean. Asteartero legez, zuzenean emititu du saioa Bilbo Hiria irratiak, baina, zoritxarrez, gure instalazioetan konponketa bat egiterakoan argindarrean izan den etendura dela eta, ezinezkoa gertatu zaigu irratsaioa podcast eran jartzea. Benetan sentitu dugu, saio […]

Joseba Apaolaza aktorea (argazkian) etorri da Piperpolisera. Duela aste bat Arriaga antzokian estreinatutako Hamlet eta La tempestad (Ekaitza) antzezlanetan parte hartu du berak. Peru Magdalenarekin ere mintzatu gara plazaratu berria duen Lile ipuin bildumaz. Lagunak, gauak, maitasuna, musika, ardoa, koadroak, … Lilura hauexek biltzen ditu Peru Magadalenak ipuin bilduma honetan. […]

Oraingo honetan Baskistan irratsaioak Irlandaraino eroango gaitu, Altan folk talde ezagunaren azken diskoa ezagutzera. Disko hau hamargarrena da taldearen ibilbide diskografikoan eta Local Ground (Bertoko lurra) du izena. Altan taldea orain dela 20 urte sortu zen Irlanda iparraldean, Donegal konterrian, eta bide luze horretan Irlandako herri musikak dituen talderik garrantzitsuenetako […]

Komentario alaiak egin dituzte gaurkoan Jose Antonio Torre Altonagak eta Izaskun Larrabeitik, lehen mailako euskal futbol talde guztiak garaile atera baitziren beren partidetan. Dena den, Osasunak izan ezik, beste hirurek zuloan jarraitzen dute oraindik, eta horrek zer pentsatua eta zer esana eman die gure forofogoitiei. Emakumezkoen Superligan ezin gauza bera […]

Ainhoa Markinezek zuzentzen duen Zutargi artean irratsaioaren ezaugarri nabarietako bat, musika aukeraren kalitatearekin batera, euskal musikagileen lanak erakusteari ematen zaion garrantzia dugu. Eta martxoaren hastapen honetan bi euskal musikagile handiren urteurrenak ditugu. Alde batetik, Pablo Sarasate nafar konpositore eta biolinjole apartarena, 1844ko martxoaren 10ean jaio baitzen; eta, bestetik, Maurice Ravel […]

Mungian San Antontxutan (06-01-15), Unai Iturriagak, Xabi Paiak, Etxahun Lekuek eta Sustrai Kolinak egindako saioa entzungo dugu. Bertan “Taket” saria irabazi zuen Ioseba Santxoren bertso sorta ere entzungai izango da. Halaber, hasi berriak diren Nafarroako Txapelketa eta BBK sariketaren berriak aipatuko ditugu. Potto deskargatzeko klikatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto060310.mp3

Saio honetan harat-honat eraman gaitu Pedro Elias Igartuak musikaren geografian. Abiatu, Irlandatik abiatu gara Sinead O´Connor kantariaren Throw Down Your Arms diskoarekin, baina disko honek beronek Jamaikako giro musikalean murgilarazi gaitu, beraren bitartez gorazarre egin nahi izan baitie kantari irlandarrak uharteko rastafarismoari eta bertako zenbait kantari ezaguni. Segidan, Euskal Herrira […]