Elkarrizketa luze eta mamitsua egin diogu Fermin Muguruzari Gaubasa saioan, bere azken diskoa dela eta. Jamaikara joan zaigu oraingoan Fermin Euskal Herria Jamaika Clash deritzan diskoa grabatzera. Jon Elizalde, Xabi Solano eta Xabi Pery izan ditu Euskal Herriko bidelagun eta bertan reggae munduko makina bat musikari ezagunen laguntza eta partaidetza […]
Ohi bezala, han-hemenka, berton eta bertan ibili zaigu Txuma Murugarren aste honetako Musibla irratsaioaren eduki musikalak aukeratzerakoan. Lehen-lehenik, Wagon Cookin, Garayalde anaien proiektu dotorea entzun dugu gaurko saioan, eta Atom Rhumba edo Arean (argazkian) taldeen propasamen berritzaile eta erakargarriak ekarri dizkigu saiogileak. Atzerritik Yeah Yeah Yeahs eta Strokes, 70eko hamarraldiaren […]
Gero eta gehiago dira goseari eta mixeriari ihes eginez Afrika, Asia eta Hego Amerikatik Europara eta bai Euskal Herrira ere lan bila datozen pertsonak. Gehiegi dira, zenbaiten ustez, eta mugak zorroztu eta hormak eraiki behar omen dira, infernu horietatik paradisu honetara etor ez daitezen… Bilbo Hiria irratian Juan Carlos Etxegoien […]
John Birks Gillespie, Dizzy Gillespie, Hego Karolinan jaio zen 1917an eta 1983an hil. Tronpeta jotzen nabarmendu zen Dizzy, baina jazz kantari eta konpositore iaioa ere izan zen. Bere tronpetaren bidez, jazzaren harmoniari ordura arte ezezagunak ziren ñabardura konplexuak eman zizkion. Gauza askorengatik preziatzen eta maitatzen dute jazz jarraitzaileek, baina gehienbat, […]
Montenegrok igandean bozkatu zuen independentziaren alde eta hainbat euskaldun izan dira bertan, azetari, politikari eta begiraleak, gertakizun historiko horren lekuko. Euren artean Patxi izan dugu eta Montenegrotik bertatik zuzenean egin digu egunotan ikusi eta bizi izan duenaren kontaketa. Bestalde, Luistxo Fernandez gonbidatu dugu gurekin solastera. Norbaitek euskaltzain izendatzea proposatu du […]
Aste honetako irratsaioan Ismael Manterola arte adituak aurtengo Getxoarte erakusketaz hitz egin digu. Areetako metro geltokiko karpan hirurogei artista gazteren mota guztietako lanak izan dira ikusgai joan den asteburuan eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, 7.500 lagunek bisitatu omen dute aldi berean erakusketa eta azoka den Getxoarte. Ismaelen irudiko, 7. edizio honek, […]
Piperpolisko karrika alaietan dantza urbanoak, rockak eta literaturak hartu dute protagonismoa asteon. Ane Zabalak eta Galder Perezek prestatzen duten irratsaioan Ixiar Rozas idazlearen bisita izan dugu lehenik. Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Negutegiak helduentzako hirugarren eleberria aurkeztu digu berak. Dantza etorri da gero. Bizkaiko sei break dantzari gaztek osatzen dute […]
Gaurkoan Afrikako musikan adituak diren guztiek behin eta berriz aipatzen eta goraipatzen duten musikari bat ekarri digu Baskistanera Mikel Urbeltzek: Cheikh Lô. Burkina Fason jaio zen arren, senegaldartzat hartu behar dugu Cheikh Lô musikaria, bertako sustraiak dituelako eta bertako doinuak landu dituelako, gehienbat. Perkusioa eta gitarra jotzen abiatu zen Senegalgo […]
Joan den larunbatean San Mamesen azken partida Barcelonaren aurka jokatuta, bukaera eman dio Athleticek denboraldiari. Katalanen aurrean lortutako garaipenak ezin izan ditu, hala ere, zaletuen ezinegona eta haserrea ezkutatu, eta hori erakutsi nahian, zapi zuri asko ikusi ziren lehengoan futbol zelaian. Lamikiz presidenteak eta zuzendaritza taldekoek badaukate, eduki ere, zer […]
Saio honetan Mozarten kantuak entzun daitezke, Txirula miresgarria eta Bahiketa haremean operetako aria ezberdinak, gehienbat. Baina bada Victoria de Los Angelesen ahotsetik entzungo dugun kanta eder bat ere, Mozartek Nancy Storace kantari ingelesak Vienatik Ingalaterrara alde egin zuenean idatzitako kantua, hain juxtu ere. Bertan bere oinazea eta samina adierazten ditu […]
