Mugimendu feministak ez du espero zuen erantzuna jaso gobernuen partetik beraz zaintza sistema publiko eta komunitarioaren bidean borrokan jarraituko du. Iazko azaroaren 30ean lehen greba feminista orokorra antolatu ondoren, zaintza eskubide kolektiboaren alde lanean jarraituko duela berretsi dute. Bilbon egindako agerraldi jendetsuan, mobilizatzeko deia egin dute, zaintzen krisia agendan mantentzeko, […]
Padel munduan aritu gara gaurko KIROL ESKIROL saioan. Kaiola txikiaren barruan pilota palaz astindu eta… Tanto! Amaia Martin Euskadiko Padel Federazioko zuzendari teknikoa elkarrizketatu dugu eta EnpresaBidea aldizkari digitala ere ekarri dugu uhinetara, Niko Cuencaren ahotan. Era berean, ezin ahaztu kolaboratzaile sare handia eta… Aerobik irakasle naiztarrak (Iker Gurrutxaga + […]
Edertasuna sortzen eta horien oihartzunak hedatzeko asmoz, Garazi Navas akordeoilariak Stendhalen oihartzunak saioa aurkezten digu. Musika klasikoaz jardungo du, baina, zer da musika klasikoa? Hitz hori erabiltzen dugu egunerokotasunean oso sartuta dagoelako baina guztiz desegokia da, izan ere, musika klasikoa klasizismo garaian eman zena bakarrik izango litzateke berez, zuzen berba […]
Ekialde urrunera hegan egin dugu eta, Usopop elkarteak antolatuta, Xokobiako bertso-afarian izandakoak ekarri argitara: AMETS Arzallus eta HAIRA Aizpurua kantuan, IBAN Ithurbide “Peru”ren aginduetara. Era berean, Delorean auto partikularrean bidaia txikia egin dugu denboran zehar eta 2017ko Bertsolari Txapelketaren finaleko ale txikia eskaini: Igor Elortza + Sustrai Colina (puntuka) On […]
Euskal Herriko gatazkaren amaieran kokaturiko ihesaldi batera eramaten gaitu Negu Hurbilak pelikula, Negu kolektiboak zuzendutako lehenengo lana dugu, Mikel Ibargarun izan da gurekin. Locarnoko jaialdi ospetsuan estreinatu zuten ,eta bertatik itzuli ziren, epaimahaiaren aipamen baliotsuarekin. Jaialdien ibilbidean egin ostean pantailetara iritsiko da. Euskal gatazkari buruzko film bat da, historiak ez du […]
Ostegunean Bilboko Kafe Antzokian kontzertua izango da: Eire eta Ithaka taldeak arituko dira oholtza gainean. Gurekin mintzatu dira Ithaka taldeko Eneko Eizagirre eta Eireko Eire Maia. Haien hitzetan kontzertu oso berezia izango da eta gaineratu dute sorpresaz bete egongo dela. Motibazio handia dutela azpimarratu dute Eirek eta Enekok, eta azken […]
Atxuriko Garcia Rivero eskolak 480 ikasle ditu eta aspalditik neurriak eskatzen ari dira eskola ingurunea egokitzeko, haurrak eskolara lasai iritsi daitezen, ikasgelan edo patioan daudenean ez ditzaten jasan kutsadura tasa ikaragarriak eta zarata estresagarriak. Atxuriko García Rivero eskolako patioan zarata eta kutsadura tasek OMEren gomendioak gainditzen dituzte. Are gehiago, OMEk […]
Batzuetan uste dugu ez garela tokietara egokitzen, ez zaigulako gustatzen gainontzekoei gustatzen zaizkien gauza berberak egitea. Baina gure begirada irekitzen badugu, gure lekua aurkituko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240217_gaurezdagoeskolarik_egokitzen.mp3 Deskargat hemen.
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Inauterien errepasoa egin digute izan ere Bilboko aratusteak bukatu badira ere Algortan asteburu honetan ospatuko dira. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240216_agenda_evaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Zientzia eta kirola bikoa uztartu dugu laborategiko jardunean; Ana Galarraga izan dugu bidaialagun mielina, energia-gordailu eta kimikaren magia artean. Era berean, kolaboratzaile sarea astindu eta Jon Iriondok NFL final handia ekarri digu, SuperBall ospetsuaren kronika bixia; aerobik irakasleak Parisetik heldu berritan paper ederrean bildutako oparia ekarri; Bittor Beaskoetxearen pilota-analisia (furgol+frontoi) […]
