Aurtengo Bilboko Aratusteak aurkeztu ditu gaur Bilboko Jai Batzorde Mistoak; eta aurtengo Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak ere aurkeztu ditu Itziar Urtasun jaietako zinegotziak. Lutxo Egia izango da Farolin eta Jasone Akizu Zaranbolas. Urtasunek egun bereziak eta alaiak izango direla aurreratu du. Lutxo Egia eta Josune Akizuk eskerrak eman dituzte eta […]
Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Magia tailer batekin abiatu dute agendaren errepasoa, gaztetxoentzako eskainitakoa. Itsas museora bisita egiteko proposamena ekarri digute. Astebururako ibilbidea bat ekarri digute, Muskizen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240126_ainhoan_ikasleen_agenda.mp3 Deskargatu hemen.
Goi mailako kirola eta buruaren (DES)oreka; bikote santua. Orain arte ezkutuan zegoena airean ekarri dugu Subcampeon liburua aitzakiatzat hartuta. Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu zentralitate, Aerobik Irakaslea (singularrean), Kirol Markak, bertsoak, musika eta Piloten Jauna. Iker Gurrutxaga, Jone Zabaleta, Maite Sarasola, Peiremans (musika taldea) eta Bittor Beaskoetxea One […]
Gaurko saioan Mungia herria bisitatu dugu, eta urtarrilean den urteroko zita berezia ekarri. Mungiako San Antontxu jaietako bertso-saioa duzue entzungai, aukeraketa diktatorialean. Izaro Bilbao, Igor Elortza , Xabat Galletebeitia eta Ibai Amillategi izan ziren kantuan, Iñaki Beitia “Arbildu”ren aginduetara. “Bonus track” oparia ere zabaldu dugu: Xabier Silveira eta Iratxe Ibarra, […]
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia, amai izan nahi eta ezin, haurdun geratu nahi eta ezin, isilpeko doluaz jardun dute. Elena Guinea elkarrizketatu dute , Donostiako Ikatz kalean parranda egin duen edonor ziur bere tabernan egon dela lanean, Aurreskun. Irailean itxi zuten. Berari elkarrizketa ederra egin dio […]
2023 urte emankorra izan da Euskal Herriko lan harremanetan, herrialde eta sektore anitzetan borroka sindikal esker lan hitzarmen ugari sinatu dira. Iturri desberdinetatik hartutako datuak aztertuta, sektore mailan bultzatutako gatazkak eta negoziazioak izan ditugu hizpide. Euskal sindikatuen balorazioa jasoz. Lehenengo, hurrengo egunetako deialdiak aurkeztu ditu Eki Etxebarriak. Ondoren, Andrea De […]
Nick Cave musikariaren ‘Nocturama’ diskoa eredu hartuta osatu du Txumak ‘Gautegia’ lana. Hitzak euskarara ekarri ditu, eta doinuen bizkarrezurra errespetatuz bere erara moldatu ditu kantuak. Ibilbide luzeko musikaria da Txuma Murugarren eta ez da lehene aldia horrelako lan batean murgiltzen dela, izan ere Lou Readen kantuak ere euskarar ekarri zituen. […]
Urtarrilaren 26an, ostiralean, Bilboko Udalak pertsona zaurgarri bat etxegabetuko du Txurdinagan Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez. Gertaeraren xehetasun gehiago argitzeko telefonoaren beste aldean izan dugu Izaro Astui Etxebizitza Sindikatuko kidea. Izaroren hitzetan, Udal Etxebizitza batean bizi da orain arte maizterra eta bertatik etxegabetuko dute ostiralean. Hori salatzeko eta maizterrari elkartasuna adierazteko urtarrilaren […]
Osagile ofizialok (medikuak, fisioterapeutak, psikologoak…) arautu gabeko terapeutekin “gerran” gaudela (masajistak, sasimedikuak, sendatzaileak…), beraz, kontuan hartu artikulu hau trintxeraren alde batetik idatzitakoa dela. Baina, gerra guztietan legez, arrazoia ez dago alde bakarrean, eta intsumituak eta desertoreak daude. Nik ere, petrikiloen alderdiari berea aitortu behar zaiola uste dut: haietako askok osagile […]
Hirugarren diskoa kaleratu du Modus Operandi musika taldeak, “Atzo/Gaur” album bikoitza. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko dute zuzenean diskoa. Iñaki Ortiz de Villalba dugu gurean. “Atzo” atalerako Euskal Herriko bost talde esanguratsuren kanta bana birsortu dute, «omenaldi» modura. “Gaur” izeneko beste erdian, Modus Operandik etorkizunean izango duen soinuari buruz pista […]
