Isabel Aleman Amaiurko auzipeza, Asisko Urmeneta komikigilea eta Xabier Monasterio Erroa argitaletxeko arduradunak, aurkeztu berri dute “Amaiur! Libera State” komikia. Eleberri grafiko historiko honetan Gaztelarrek Amaiurko gaztelua setiatu eta hartu zuteneko garaia azaldu du, gertaera haietatik 500 urte bete diren urtean. 1512tik 1522ra arteko Nafarroako historia jorratzen du Erroa argitaletxeak […]
Martxan da 57. Durangoko Azoka. Goizeko 10:30ean zabaldu ditu ateak azokako gune nagusiak, Landakok. Gaurko ikasleen goizarekin abiatu da azoka. Lehenengo gonbidatua Beñat Gaztelurrutia izan da, Gerediaga elkarteko kudeatzailea. Lehenik, kopuruen inguruan mintzatu gara, 2019an 264 erakusmahai izan zituen Landako guneak, eta aurten 248, baina, hori baino sakonagoa izan behar […]
Lehen eleberria kaleratu du Anari Alberdi musikari eta idazle azkoitiarrak: ‘Gari eta Goroldiozko’. Duela 15 egun aurkeztu zen liburua Donostian, Leire Lopez Susako editorea eta Jose Luis Otamendi idazlearekin, ondoren Azkoitian Iñigo Aranbarrirekin, Bilbon hirugarren aurkezpena egin zuen Louis Michel liburudendan. Jendetza batu zen Bilboko aurkezpenara, bertan jasotakoa ekarriko dugu […]
Durangoko azokak 57 garren edizioa du aurten, azken urteetan azoka plaza bilakatu du, euskal sortzaileen plaza, horrela esan izan dugu behin baino gehiagotan. Orain dela15 urte sortu zenetik, Ahotseneak aparteko bizitasuna eman dio Durangoko Azokari. Hango eta hemengo sortzaileez gainera aniztasuna izan da nagusi. Ahotsenearen ibilbidea gogoratu eta aurtengoaren inguruan […]
Bertsolari Txapelketa Nagusia aztertu dugu, eta azkenaurreko finalaurrea izan dugu presente. Baionan izan ziren bertsolariak kantuan (bai saio ona!), eta Nerea Ibartzabal izan zen garaile; bigarren, bi puntu eta erdira, Sustrai Colina; hirugarren, Beñat Gaztelumendi. Okerrik ezean hiru horiek lekua izango dute Iruñeko final handian (zapatuan, Bilbon, bertsolariren batek -edo […]
Futbolik gabeko Mundialari begira jarri gara, Qatarrera egin dugu bidaia eta txapelketaren erpinak aztertu ditugu Beñat Zarrabeitia kazetariaren laguntzaz (furgolaren Wikipedia bizia). Estudiora Mikel Bengoetxea etorri zaigu bisitan, Iñaki Williams Ghana Irabazi peñaren ordezkaria eta bitxikeriaz blaitu gaitu. Irrebetentzia maite dugunez, ez espero saio seriorik eta azterketa mardul-sakonik FIFA ustela! […]
ETS taldeak bere ibilbideko diskorik “ausartena” argitaratu du, euren hitzetan. Seigarren lanak ‘Guretzat’ du izenburuan eta eraldaketa prozesu baten emaitza dela adierazi digu Iñigo Etxezarretak. Talderen musikan aldaketa “Aukera Berriak” izeneko azken lanarekin hasi zen. Pop-a nagusi den apustu mimatu bat da, musika estiloekiko dauden aurreiritzi oro alde batera utziz. […]
Munduenea hamar ipuinek osatzen dute. Umeei zuzenduta daude, eta munduko kultura eta hizkuntza ezberdinetakoak dira. Ipuinen egileak denak bizi dira gure artean, eta horixe da helburua, euskararen bitartez kulturen arteko zubia egitea. Kulturartekotasuna eta hizkuntzen arteko elkarbizitza aldarrikatu nahi da ariketa praktiko baten bidez. Labayru fundazioak aurkeztu berri du Munduenea […]
Ibilbideko hamabigarren diskoa kaleratu dute Aitor Gorosabel, Xabi Bastida, Galder Arrillaga eta Igor Dieze taldekide dituen laukoteak. “Betiko Su Ta Gar” aurkituko dugu barruan. 34 urte beti ditu taldeak oholtzan eta sei urte badira maitasunari pasioa lana argitaratu zutela ez dira geldi egon. Oraingoan bizi izan dugun egoerari erreparatu diote […]
Datorren urtean 40 urte beteko dira zoritxarreko uholdeak izan zirenetik. Aste Nagusia bete-betean harrapatu zuen uriolak, jaietako egun handian, hain zuzen ere. 1983ko abuztuaren 26an itsasadarrak gainezka egin zuen eta, Aste Nagusiarekin batera, milaka bilbotarren bizibideak eta ametsak urak eraman zituen. Baina hondamenetik herri baten indarra azaleratu zen: zoritxarrean lagun, […]
