Azkuna Zentroko Zinematekak ziklo berri bati hasiera emango dio apirilaren 27an, `Aldaketaren ahotsa. Emakumeek zuzendutako zinema’ zikloarekin, ikus-entzunezko sorkuntza garaikidean emakumezko zuzendariek izandako gorakada ardatz duen ziklo berria. Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin […]

FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, 28. edizioa ospatuko du maiatzaren 6tik 14ra, eta, gaur goizean, “Morirse en Bilbao” erakusketa aurkeztu du Barrainkuako Udaltegian. “Morirse en Bilbao” fanzinea 2011n hasi zen zehazten, Señor Verde gidoilaria eta Kike Infame marrazkilaria Bilbon hainbat garaitan girotutako istorioak kontatzeko elkartu zirenean. Istorio horiek guztiek […]

1

Kirola aztergai Bilbo Hiriaren KIROL ESKIROL saioan, gaurkoan XAKEa izango dugu. 64 koadro zuri-beltzetan zehar ibili gara xake mate noiz egingo, eta, horretarako, Sestao Xake taldeko Dani Gómez ekarri dugu uhinetara eta ekialde urrunetik kazetari-jokalari-entrenatzaile-guraso ahotsaren bidez izan dugu ikasgai magistrala, Marlaxka xake taldeko Josu Tornayren bidez. Horiek nahikoak ez […]

Gaurko kantuaren egilea pianori lotuta ezagutu dugu, Billy Joel. Billy Joel estatubatuar rock-musikagile eta kantaria da.  Pianoko ariketek aspertu egiten zuten, eta oso gazterik hasi zen, ikasten ari zelako itxurak eginez, klasikoen erara musika egiten. “Just the Way You Are”  Billy Joel abeslari estatubatuarraren abesti bat da, The Stranger albumekoa. […]

Bertsoaren lubakian, beste saio bat dugu airean Bilbo Hiria irratian. Martxoan eta otsailean izandako saio bi eskaini ditugu, aukeraketa diktatorialean: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa. Hamaika bertsolari (asko ez, 10+1), bi gai-jartzaileren esanetara, bi saio handitan. Deustu eta Zornotza bertsoz blaitu ziren otsailean eta martxoan; ale preziatuenak dituzue entzungai. […]

Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat euskararen aldeko lasterketarekin. Arratsaldez, 19:30ean iritsi zen Bilbora Korrika 22, eta irudi ederrak utzi zizkigun, jende uholdea izan baitzen, tipi-tapa euskararen aldeko pausuak emanez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea aldarrikatzen. Ekintza lasterka ibiltzea izan zen, baina hitza,  gure hizkuntza nagusi izatearen aldarri argia egin […]

Lau ordu pasatxo igaroko ditu 22. Korrikak gurean eta, Erandiori lekukoa hartu ostean, eskuz esku eta auzorik auzo ibiliko, harik eta Barakaldoko herritarrei eskualdatzeko ordua iritsi arte. 19:30ak baino lehentxeago Elorrietatik sartu eta gauerdiaren atarian Zorrotzatik aterakoa da. Korrika iritsi aurretik hamaika ekitaldi antolatu dituzte Bilboko auzo askotan. Zazpi Kaleetan […]