Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Gutun Zuria Bilbao edizio berri bat ospatuko du martxoaren 28tik apirilaren 2ra. Aurtengo berrikuntzetako bat BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria sortzea da, BBK-k eta Azkuna Zentroak Alhóndiga Bilbaok sortua. Sari honekin, euskal eta nazioarteko literaturako funtsezko eragileen sorkuntza-lana aintzatetsiko da urtero, ibilbide, […]

Zer gara gu? Nor gara gu? Bilbokoak? Bilbainoak? Bilbotarrak? Ez dugu batere erraza izan, Bilbo honetan, gure nortasun kolektiboa argitzen. Gabriel Aresti saiatzen da horretan eragiten. Zaharra da Bilbo, baina oso aldakorra, eta azken hamarkadotan etengabe bizi izan ditugu transformazio sakonak. Etorrera masiboak, etxe txabola behin-behinean altxatuak, auzo osoak ondoren, […]

Haibat  lagun bildu dira larunbat arratsaldean argindarren prezioaren igoeraren kontra deitutako manifestazioan. Talde ekologistek, sindikatuek eta beste gizarte talde batzuek deitu dute protesta, ‘Sakeoari Ez!. Energia eskubidea!’ lelopean. Deitzaileen ustez, argiaren igoeran eragin dezaketen koiunturazko faktoreetatik haratago, “sistema elektrikoaren diseinua” da sakoneko arazoa, “konpainia elektriko handien neurrira” egina. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220328_argindarra.mp3 Deskargatu […]

Udaberriari ongietorria emateko hainbat ohitura daude Euskal Herrian. Amonak Nafarroan edota Bizkaiko herri batzuetanzelan egiten den kontatu die Lur eta Ilargiri. Besteren bat ezagutzen duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220326_gaurezdagoeskolarik_udaberria.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko zine atalean Ane Urkiolak  sorkuntza prozesuaz (musika eta bertsolaritza) mintzo diren bi dokumental ekarri dizkigu. Biak ere sarean ikusgai ditugunak. Dardara Berri Txarrak taldearen Ikusi arte biran grabatutakoa eta Bertsolari, Asier Altunak zuzendutako dokumentala. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_ane_dardara_bertsolari.mp3 Deskargatu hemen.

Ostiraleko musika gomendioa ekarri digu Rafa Ruedak, gaurkoan Benizze  Beñat Goitiaren proiektu berria ekarri digu. Montauk-ekin bi disko argitaratu ostean, bestelako proposamen dakar, elektronikara hurbilduz. Bilboko El Tigre Estudioetan grabatu du zenbait kanta Jon Aguirrezabalagaren produkzioarekin,eta Xabier Eguiak masterizatu du lana. Baina gutxika aterako dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220325_rafa_benizze.mp3

Kirol Eskirol saioak ez du etenik Bilbo Hiria irratian, eta gaur furgolaren alde ezkutuak argitara atera ditugu, ateak zabaldu eta sabaiak hautsi! Rayco Sanchez egon da tertulian, bere Opio Errebeldea + Jo ta Ke liburuekin; San Mamesen Orroa ekimenaren berri izan dugu Iñigo Delgadoren ahotan; Nahia Alonso Primer Iberdrola ligako […]

Keia taldea “Erregaia “ deituriko lehen lana plazaratu du. Ane Arruti, Egoitz Olalde, Iñigo Ibarrondo eta Iker Martinez osatzen dute taldea. Bestelako taldetan aritutakoak dira. Aspaldiko laguna Ane Arruti batu zaigu irratira. Hamar abestiz osatutako bilduma da plazaratu dutena. Aspaldi sortutako kantuak taldean osatu dituzte. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220323_keia_talde.mp3 Deskargatu hemen.

60 hamarkadan kokatu gara gaurkoan, musikal baterako eginiko kantua hautatu dugu. Kantuaren egilea Anthony Newley dugu, aktore eta kantari Britainiarra. Newleyk ibilbide arrakastatsua izan zuen pop musikako abeslari gisa, 1959ko maiatzean “I ‘ve Waited So Long” abestiarekin hasi zena, zerrenda britainiarren artean hirugarrena, “Idol On Parade” ren soinu-bandan parte hartzeari […]

 Dantzertik, Arte Dramatiko eta Dantza goi-mailako eskolak, jardunaldi eszeniko-pedagogikoak ospatuko ditu martxoaren 25etik 27ra.  Aurten, kaleko arteak izango ditugu ardatz, eta horien inguruan egitarau oparoa prestatu dugu; mahai-inguruz, tailerrez eta ikuskizunez hornitua. Hain zuzen ere, Euskal Herriko kaleko arteen inguruan gogoeta egin nahi dugu, eta kaletik bertatik horiek bizi eta […]