Irurtzun bisitatu dugu POTTO saioaren 294. kolpean,II. AIXITA sariketaren aitzakian. PIKUXAR euskal txokoan izan genuen aukerarik sei bertsolari gazteren kantuez gozatzeko. Taulagainean izan genituen Aissa Intxausti, Maialen Akizu, Saats Karasatorre, Ane Labaka, Iker Altuna eta Aitor Irastortza, Zigor Gartzia, ZIANen aginduetara. Buruz burukora Maialen Akizu eta Ane Labaka heldu ziren, […]
Ekainaren 10ean estreinatu zen Netflix plataforman “Intimidad” telesaila izan dugu hizpide Urtzi Urkizu Berriako kazetariarekin. Txintxua Films ekoiztetxe euskaldunaren eta Netflixen arteko elkarlana izan da. Itziar Ituño da telesaileko protagonista, Bilbon grabatu eta Bilbon gertatzen da. Emakumezko politikari batek maitalearekin dituen sexu harremanen bideo bat prentsara zabalduko da, eta hori […]
Bilbo Hiria irratiaren 25. urteurrena ospatzeko zuzeneko emanaldi berezia egin genuen Azkuna Zentroan 17:00etatik 19:00etara. 25 urte 25 ikuspegi izan genituen aztergai: hizkuntza, hirigintza, kultura, biztanleria, gazteak, auzoak… Lehenengo irratiaren urteurrenera begira jarri ginen, izan ere, 25 urte bete dira 1997an Zenbat Gara elkarteak Bilbo Hiria irratia martxan jarri zuenetik, […]
“Hiria irauli auzoa indartu” ekimenaren inguruan berba egingo dugu izan ere larunbaterako Portugaleteko sastraka gaztetxean egun osoko ekimena antolatu ditu ‘Erresistentzia migra’ lelopean. Migratuen eta arrazakeriaren aurkako kolektiboen ekimena, Espainiako Estatuan bizitzen ari diren milioi erdi pertsona baino gehiagoren erregularizazioa lortzeko. Kanpainaren helburua da 500 mila sinadura eramatea kongresura, atzerritarrentzako […]
Beldurtuta etorri zaigu gaur Ilargi, izan ere, kurtso bukaerako txangoan igerilekura joango dira eta berari ez zaio batere gustatzen uretan ibiltzea… Baina lasai! Amamak eta Lurrek bereala lasaitu dute! https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220611_gaurezdagoeskolarik_ura_ta_krokodiloa.mp3 Deskargatu hemen.
Anabasa saio berria duzue hau. Jon Castañeda eta Amaia Arostegiren gidaritzapean bi gonbidatu eta mila gai lagunarteko elkarrizketa bizian. Saioa irudiz ere etorriko da. Uhinetan asteazkenetan entzun ahal izango dugu. Lehen saioan Anabasa Iker Villa musikariarekin eta Ane Martinez abeslariarekin izan dira. STR taldea sortu berri du Iker Villak eta […]
The Grace of Dionysus hirukote zumaiarrak ‘Quimera’deituriko lana aurkeztera etorri da gaurkoan bilbo hiria irratira. Christos Foufounis (ahotsa eta gitarra), Abraham Larrañaga (baxua) eta Ion Sarasketa (bateria). Lau urte igaro dira Katharsis ‘ disko aurkeztu zutenetik. Bestalde, diskoaren formatu fisikoari dagokionez, binilozko tirada egin dute eta CDzko beste baten alde […]
Euskal Herriko Hizkuntzen Erabileraren Kale Neurketaren emaitzak duela gutxi argitaratu ditu Soziolinguistika Klusterrak, eta emaitza horien azterketa izango da aurtengo Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren muina. EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan egingo dituzte jardunaldiak, ekainaren 22an. Jardunaldian euskararen biziberritzean beharrezkoak diren gaien inguruan arituko dira, eta aktibistek, adituek eta erakunde arduradunek ondorioak eta […]
Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak datozen hamabost egunetan izango diren deialdien berri eman digu. Funcor izan zen esperientzia kooperatibo eta kulturala ezagutzeko jardunaldiak egin dira Elorrion eta horren inguruko zehetasuna ekarri dizkigu Jabier Lertxundik. Izan ere, Funcor galdategia edota nekazal makinaria saltzeko fabrika izatetik, igaro zen izatera euskarazko […]
Konpartitzea da jostailurik onena! Gaur horri buruz aritu dira Ilargi eta amama, Lur etxe aldaketa egiten egon baita. Behar ez dituen gauza batzuk oparituko ditu gehiago behar dituztenentzo. https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220604_gaurezdagoeskolarik_jostailuak.mp3 Deskargatu hemen.
