Zinegoakeko 19. edizioa otsailaren 28an hasiko da ofizialki, Arriaga Antzokian egingo den inaugurazioarekin, eta otsailaren 7an amaituko da, astelehenean, sari banaketarekin. Egun horretatik aurrera eta igandera arte, hilak 13, jaialdiaren sail ofiziala modu birtualean gozatu ahal izango da Filmin plataforman, Zinegoakeko kanalaren barruan. Jaialdiak, beraz, iazko formula bikoitza errepikatuko du: […]
Ogibide pilo bat dago munduan eta Lur eta Ilargik ez daukate argi zein aukeratu handiak direnerako. Hori bai, jolasean dabiltzanean edozein gauza izan daitezkeela badakite! https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220219_gaurezdagoeskolarik_handitzen.mp3 Deskargatu hemen.
Kirolaren lubakian, Bilbo Hiria irratian gaurkoan be KIROL ESKIROL saioa aireratu dugu: Zesta Punta. Frontoi luzean aritu gara pilota biziarekin gerran. Ameriketatik Gernikara, Singapur eta Mexiko, materiala eta dolarrak… Miguel Anjel Bilbao zesta puntaren Wikipedia bizia lagun, Aritz Erkiaga eta Ihart Arakistain Ispazterreko eta Sopelako puntistak elkarrizketatu ditugu + Iker […]
Energia-pobreziaren aurkako nazioarteko egunarekin bat eginez, hainbat talde ekologistak, sindikatuk, auzo-elkartek, etxebizitza-sindikatuk eta gazte-taldek “Sakeoari ez, energiarako eskubidea” dinamika aurkeztu dute, argiaren prezioaren igoera salatzeko. Azken urteko argiaren prezioaren egoerak milaka pertsona pobrezia energetikora bultzatu dituela gogorarazi dute. EAEren kasuan, 10 etxetik 1 pobrezia energetikoko egoeran dago. Hau da, 70.000 […]
Gaurkoan Eki Etxebarriaren eskutik Sindikal agenda izan dugu, datozen egunetarako deialdien errepasoa. Argia astekariaren atalean Jenofa Berhokoirigoinek laborantzaren inguruan idatzi du. “Laborantza 4.0”, Smart Farm, “zehaztasunezko laborantza”, “laborantza numerikoa”, “laborantza adimentsua”… nozio berriak dira guziak, lehen sektorean batzuk eman nahi luketen aldaketa definitzeko. Endika Alabort ekonomialariak Uribe kostako enpleguaren argi […]
Bi saiotara ekarriko dugu zapatuan Abusu Ikastolan izan zen bertso-maratoia.Gaurko aurreneko atalean lagun handiak izango ditugu protagonista: Far West taldekoen kantuak (Txema, Ion Barrikak eta Ander Ezeiza) + Dylan Inglis, Eneko Abasolo Abarkas + Xabat Galletebeitia, durangaldeko Igor Galartza eta Ander Sarriugarte, Arrigorriagako ordezkariak Arkaitz Zipitria eta Maider Altuna, on […]
Doctor Deseo taldeak bira berria aurkeztu du gaur Bilbon. 2019an “maketoen Iraultza” diskoa argitaratu ostean bira egin gabe geratu ziren. Egoera aldatuta berriro oholtzara bueltatuko dira. Joxi izan da gurean, pozik eta gogotsu daudela adierazi digu. Bilbo Apirilaren 22an egongo dira. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220217_josu_doctor_deseo.mp3 Deskargatu hemen.
Bihotzean Auzo Elkarteak eta Somerako Bizilagunak kalearen gentrifikazioa eta degradazio prozesua salatzeko manifestazioa deitu dute otsailaren 19rako. Somera 1etik hasiko da, 12.00etan. Bide batez, Udalaren ‘pasibotasuna’ salatu eta auzokideen eskaerak entzun ditzaten eskatzen dute. Datorren larunbatean manifestazioa egingo dute Bilboko Somera kaleko bizilagunek, ‘Somera Berpiztu!’ lelopean, kalearen degradazio egoera eta […]
Bilboko aratusteak aurkeztu berri dituzte, Otsailaren 19an abiatuko dira kopla txikien lehiaketarekin, ondoren egun handiak etorriko dira, Otsailaren 14tik martxoren 1era hainbat ekitaldi antolatu ditu eta Jai Batzorde Mistoak. Gaurkoan Farolin eta Zaranbolas pertsonaiak aurkeztu dituzte Ibon Koteron Agorria eta Gemma Martínez Fernández aukeratu dituzte 2022ko Bilboko Aratusteetako Farolin eta […]
Kaotiko taldea bueltan da, gaur bertan lan berria aurkeztu du Bilbon, bueltan dira estudioko bederatzigarren lanarekin. 11 kantu berri, Xabi batu zaigu estudiora. Ekoizpena euren esku geratu da eta ‘filtrorik gabe’ datorrela datoz. Hitzetan ez dago tranparik, sentitzen duten eta ikusten duten hori argi eta garbi adieraziz. Plan b deituriko […]
