LANAREN EKONOMIA: Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa eta Batu elkarlaguntza sarea

Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, datozen egunetan sindikatu eta eragile ezberdinek eginiko deialdien errepasoa ekarri digu Eki Etxebarriak.  Euskal Herriak kapitalari planto plataformak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko arrazoiak eta helburuak aztertu ditugu Janire Landaluzerkin, euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko kontuak eskatzea, bai eta Euskadin dabilen atzerriko kapitalarenak ere, giza eskubideen nazioarteko esparruaren aldeko jarrera irmoa abiapuntu izanda. Ondoren Valentzian egingo den kongresua izan du hizpide Jon Bernat Zubirik, “ Four day week international summit” deituriko kongresuan la eguneko lanaldia aztertuko dute. Bukatzeko Batu elkarlaguntza sareak martxan jarritako kanpainaz mintzatu gara., izan ere Basauriko eta Arrigorriagako 18 auzokide etxerik gabe eta kalean geratzeko arriskuan daude, hainbat arrazoi direla medio.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #336: [Elon Muskek atal finko bat irabazi du programan]

al. Mai 23 , 2022
Programa honetan Elon Muskek Twitterrekin egin dituen mugimendu guztiak errepasatuko ditugu, bere bizitzarekin zer egin erabakitzen duen bitartean. Baita ere izango dugu Google, Apple, kobrearen desagerpena eta zuntzaren zabalkuntza bestelako berrietan. Bukatzeko, Berri Azkarrak eta TituLOL. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin […]

Honekin lotuak