Piztiak taldeak 30 urte bete zituen 2021ean, eta Ondarruko taldeak “XXX” diskoa kaleratuko du, urte horietan zehar egindakoa ospatzeko. Han egokitu dituzte beren ibilbide musikal oparoan argitaratutako zazpi diskoetatik aukeratutako abestiak.Gainera, inoiz entzun ez ditugun beste bi kantu berezi gehitu dizkiote “XXX” albumari: Barrun barrukuk (Josu Aranbarri) eta Begiegi begira. […]
Cabello/Carceller (Helena Cabello eta Ana Carceller) kolektibo artistikoaren lana egongo da ikusgai erakusketa-aretoan, hain zuzen, “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketa, kontakizun historikoaren eraikuntza eta queer eta trans politika garaikideak harremanetan jartzen dituen proiektua. Diziplina arteko lanaren bidez, Cabello/Carceller-ek instalazioa, performancea, fikzioko kontakizuna eta bideoa erabiltzen ditu, praktika […]
Beste Potto bat mingainean… 2022. urteko BERTSOERRONDA sariketaren bigarren kolpea eskaini dugu (Errondabide), eta Bilboko Kafe Antzokiaren urteurrenaren karietara antolatutako bertso-saioaren aukeraketa diktatoriala. Errondabide gainean, kantuan izan ziren Ander Anakabe, Paule Ixiar Loizaga, Mikel Arrate eta Iruri Altzerreka; garaile…. Paule Ixiar Loizaga! 2021. urtera joan eta, hondarretan, Kafe Antzokiaren urteurrena […]
Olatz Gorrotxategi antzerkigile, eszena-zuzendari eta aktoreak martxoaren 12an, larunbatean, estreinatuko du Barakaldo Antzokian Mierda de ciudad , euskal rock erradikalaren gorakadari eta beherakadari buruzko western musikala. Lanak laurogeiko hamarkadako aldarrikapen nagusiak jorratzen ditu: intsumisioa, mugimendu antinuklearra, abortatzeko eskubidea,Oholtzan Olatz Gorrotxategik bera izango da, eta Aritza Rodriguezekin eta Marta Álvarez del […]
Gaurko irrati tartean Oier Gorosabel fisioterapeutak kirola egitearen onuraz mintzatu zaigu. Zalantzarik ez dugu kirola osasungarria dela, baina egin aurretik eta ostean ezinbestekoa da beroketak eta luzamenduak egitea. Noiz berotu behar da, bada? Kirol saioa hasi aurretik. Kirola egin ostean luzatu egin behar dira muskuluak. Luzaketei buruz ñabardura garrantzitsua: leunak […]
Kerobia binilo bikoitza ateraz hasi zuen urtea taldeak, ondoren 20. urtemuga ospatu zuten hiru kontzerturekin. , Abenduan ‘Hilak’ lan berria ere aurkeztu eta martxoan hasiko dute bira, Bilbon. Xabi Bandinirekin berba egin dugu. ‘HILAK’ Album honekin itzuli da KEROBIA. Zortzi abestien bidez taldeak etorkizun baten bila lurretik irten ziren misioetako […]
2008an sortu zen Dientes de luna taldea. 2021 azaroan Medusa deituriko lana argitaratu zuten. Taldearen bosgarren lana da, trilogia baten azkena. Aurretik Utopista eta Atmosfera izan ziren. Aimar abeslariarekin berba egin dugu. Rock indartsua eta gitarren presentzia da taldearen ezagugarria. Martxoak 10, ostegunez Kafe Antzokian aurkeztuko dute lana. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220308_dientes_de_luna.mp3 Deskargatu […]
Udalak, sentsibilizazio-kanpaina honetarako hautatu duen goiburuan, emakumeei arte eszenikoetan dagokien lekua aldarrikatzen du: “Eszenatik at. Gehiengoa besaulkietan, gutxiengoa eszenatokia”. Gainera, diagnostiko bat egingo du emakumeek Bilboko arte eszenikoen jardueran aurkitzen dituzten oztopoen eta aukeren gainean. Sentsibilizazio-kanpainaz eta antzerki-ikuskizunaz gain, Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak iragarri duenez, “diagnostiko bat egingo da emakumeek […]
Eva Ferreira Garcia da EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan dugu gurean. Barakaldokoa da, eta Ekonomia Aplikatuko katedraduna da. 2020ko azaroan hartu zuen kargua eta ordutik honako ibilbideaz mintzatu gara berarekin. Unibertsitatearen egungo egoera eta erronken inguruan mintzatu gara. Euskara da bere erronka pertsonala eta gaurkoa luze berba egin dugu […]
Itaia emakumeon antolakuntza sozialista kalera ateratzeko deia egin du ere Martxoaren 8an. Bilbon 18:30etan Indautxu plazatik egingo dute. Martxoak 8ren harira egiten duten irakurketa egiteko gonbidatu ditugu irratira, Teresa batu zaigu. Lau ardatz landu dituzte. Zaintza eta lan karga handitu da pandemian, hori agerian geratu da. Administrazioaren eta erakundek ez […]
