Manifestuak izan ditugu gaurkoan bide lagun. Aurreko saioan emakume hiltzaileak izan genituen gogoan eta gaurkoan aldarte berdinarekin etorri gara amorrua gordin adieraztera. Bi manifestu aztertu ditugu. Valerie Solanas idazle eta pentsalari feministaren Scum manifestua izan dugu hizpide. SCUM manifestua idatzi zuen, ingelesez Society for Cutting Up Men manifestó. Bigarren tartean […]
Auzoan hainbat jabetza dituen espekulatzaile batek, Erribera kaleko 9. blokea erosi du.Bere helburua argia dela salatu dute auzokideak; auzokideak kanporatu, etxebizitzen balioa handitu eta etekina ateratzen jarraitzea.Erriberako auzokideek haien arazoa gizarteratzeko AZET sindikatuarekin batera gatazkaren berri eman eta egoerari aurre egiteko hautua hartu dute, Etxebizitza sindikatuak nabarmendu nahi izan du […]
Iseo izan da gurean. Lau abestitako EPa argitaratu berri du. Ahotsa eta gitarra lagun dituela, ‘Etxean’ deiturikoa, lau bertsio , lau kantu oso ezagunena ekarri ditu, eta etxearen kontzepturen bueltan bildu ditu, Mikel Laboa, Hertzainak, Benito Lertxundi eta Berri Txarraken kantuak. . Bera, gitarra eta lau ereserkiren bertsioak, horixe da […]
Euskara elkarteen topaguneak “Haurren aurrean helduok heldu” aurkeztu berri du. Azaroaren 22tik abenduaren 5era burutuko den ariketa soziala da, oraingoan helduok hartu beharko dugu erronka, euskaraz aritzeko. Xehetasunak ezagutzeko Goiatz arduraduna dugu gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211116_goiatz.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211116_goiatz.mp3 .
Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruan berba egingo dugu jarraian, izan ere, mugarik gabeko ekonomialariak gaiaren inguruko eztabaida pizteko asmoz, hausnarketa ezberdinak plazaratu dituzte. azken urteotan eztabaida egin du Oinarrizko Errenta Unibertsala (OEU) ezar ote daitekeen pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko, askatasun ekonomikoa sustatzeko eta pertsona guztientzat bizitza duina izateko tresna gisa.Ideia […]
Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoarekin batera jeloskortasunaren inguruan aritu gara, batez ere bikotean ematen direnean zer ekarri dezakeen. Zeloak emozio bat da, beldurra edo triste jartzea bezala, bizitzaren momentu batean sentituko dugu; emozioak bezala kudeatu behar ditugu. Jeloskortasuna urrun heltzen denean kaltegarria izan daiteke bikotearen buruko osasunarentzat. Obsesioa eta deskonfiantzak […]
“Lumineszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak eta erresilentzia historia zenbait” liburua izango dugu hizpide, Bertan diskurtso nagusietan oihartzunik eta lekurik ez duten emakumeen testigantzak nahiz argazkiak jasotzen ditu. Igone Mariezkurrena kazetariak eta Irantzu Pastor argazkilariak osatu dute liburu puzka, gurean izan ditugu. Ahotsik ez duten errealitateak ikusarazi nahi izan dituzte proiektu […]
Asteburu honetan egin da KAMERATOIA rallya, euskarazko ikus-entzunezkoen rallyan 16 taldetan banatutako 55 lehiakidek eman dute izena aurten. Tartean gure kolaboratzailea Ane Urkiolak ere parte hartu du, asteburuan zehar eginiko lanaren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu. 17. edizio honetako gaia eta ezaugarriak ostiralean eman zituzten eta asteburuan zehar gauzatu behar izan […]
Gaur euria ari du, Irratitik kanpo agian ateriari eutsi dio une batez, baina euria ari du. Udazken bete betan gaude eta egun euritsuak izaten ari gara. Euria, Bilbo Hiria irratiko estudioaren barruan sartu da. Baina ez larritu, metaforikoki ari garela. Badakizue orduan zeri buruz hitz egingo dugun 19. Saioa; euria. […]
Gaur Ilargi etxean gelditu da. Jakin nahi duzu zergatik? Buruan zorriak zeuzkalako! zuei inoiz gertatu zaizue? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211113_gaurezdagoeskolarik_zorriak.mp3 Deskargatu hemen.
