Labayru Fundazioarekin elkarlanean editatu eta argitaratu du Bilboko Udalak Bilbon hara-hona. Leku-izenak eta euren arrastoak izenburua daraman liburua. Lan honek 40 artikulu toponimiko biltzen ditu, guztiak euskaraz. Bilboko leku horien gaineko idazkiak literaturako adituek, hizkuntzalariek, etnografoek, historialariek edota legelariek idatzi dituzte. Adolfo Arejita Labayru Fundazioko presidentea ere idazki horietako batzuen […]

Gaurkoan bi telesailen inguruan mintzatu zaigu Iskandar Hamawy. Lehenengo “Gambito de dama “ telesaila izan du mintzagai. Gambito de dama (ingelesez The Queen ‘s Gambit) telesaila 1983ko Walter Tevis estatubatuarreren novelan oinarrituta dago. Gambito de dama fikziozko istorio bat da, Beth Harmon (Anya Taylor-Joy) xakeko mirari umezurtz baten bizitza kontatzen […]

POTTO saioak ez du etenik! Bizkaiko Bertsozale elkartearen eskutik, badugu bertso jan-edana, gazteek emana, kantu-errima andana. Bertsolari gazteen XXVIII. BBK sariketaren finala hedatu dugu gaur FMko uhinetan barna Bilbo Hiria irratian. Lau eskualde (Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai) eta 12 bertsolari kantuan. Busturialdea: Iker Uriarte, Asier Galarza eta Koldo […]

Iñigito Txapelpunken Euskal Herri Magikoa proiektu berria aurkeztu digu. Umeen mundu magikoan murgilduta, Euskal Herriko herri ezberdinetan gertatzen diren ipuinak idatzi ditu musikari lekeitiarrak. Lehengo alea esku tartean duela bisita egin digu n”Gabonetako ipuinak “ liburu musikatua aurkezteko. Hiru ipuin eta hamaika kantu bildu ditu liburuan. Emanaldien informazioa : https://www.txikihandiazara.eus/ […]

Deustuko Jai Batzordeak crowdfunding kanpaina bat jarri du abian martxoko jaiak bertan behera utzi behar izan ostean pairatzen ari den egoera ekonomiko txarrari aurre egiteko. Horregatik azaroaren 28tik urtarrilaren 6ra bitartean Deustuko Jai Batzordeak crowfunding kanpaina bat abiatuko du egun bizi duen egoera ekonomiko larriari aurre egiteko asmoz. Izan ere, […]

Atxuriko geltokiak trenak jasotzeari utzi zion 2019ko irailean, 100 urte baino gehiagoko jardueraren ondoren. Horrela amaitu zen bere jatorrizko trenbide funtzioa. Geltokiaren etorkizunaren alderdi soziala, urbanistikoa eta arkitektonikoa sakon garatzeko asmoz, Lokomotorak elkarteak, Atxuri auzoa hobetzeko parte-hartze taldeak, “Hurrengo hiri-eraldaketa: auzoetara begira. Atxuriko geltokia” jardunaldia antolatu du. Asmoa geltokia eta […]

Asisko Urmenetak bere azken liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Sugarren Mende eleberri edo saiakera grafikoan, Euskal Herrian egondako sorginen ehiza ekarri du gogora. “1525etik 1616ra bitarte sorgin-ehiza andana egin zuten Nafarroako mendialdeko bailaretan, Erronkaritik Sakanaraino. Eta, Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago, Lapurdi guztira ere hedatu zen jazarpena. Mitoak baztertu […]

Saioa sindikal agendarekin abiatu dugu, deialdien errepasoa zehatza egin digu Ekhi Etxebarriak. Endika Alabort Amundarain ekonomialariak  Tubus Reunidos lantegiko Isma izan dugu. Duela urte batzuetatik hona egoera larrian dago Amurrioko  Tubos Reunidos, eta pilatutako zorrari  buelta ezin emanda dabil. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Espainiako aurrekontuen inguruko azterketa ekarri digu. Saioa […]

Gau Irekiak, Sarean Kultur Elkarteak antolatutako San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako kultur jaialdi parte hartzaileak, bederatzigarren edizio berezia ospatuko du abenduaren 12an, egungo testuinguruaren ezaugarrietara egokituz. Maria Larramendik ekarri dizkigu edizio honetako ezaugarriak.  Gau Irekiak Auzo Garaietako kultur aberastasuna ospatzea proposatzen du kolektiboki, deialdi ireki batetik abiatuz, testuinguruko hainbat […]