Xamar ikerlariarekin batera gure herrian behar duen hizkuntza politika aztertzen ari gara. Hizkuntza orok bere hegemonia behar du lurralde batean behintzat. Inor dudan jartzen ez duen hizkuntza baten inguruan , inor dudan jartzen ez duelarik hegemonikoa da. Gure herrian Frantsesa eta Espainola hegemoniko bezala. https://bilbohiria.com/docs2/2020/NormaltasunBerriaMIntzoan/201021_NBM_saioa_03.mp3 Deskargatu hemen.
Azaroaren 25a den honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunean, Bilboko Udalak irakurketa instituzional eta parte hartzekoa antolatu du Arriaga Antzokian. Indarkeria sexista hainbat modutan ematen dela azaldu du Nekane Alonso Berdintasun Saileko zinegotziak eta Bilboko Udala horretan lanean dabilela azaldu du: https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201125_Indarkeria%20matxista.mp3 Deskargatu hemen.
“Gabonak beti heltzen dira, eta ilusioa beti pizten da” lelopean ospatuko ditu Bilbok COVID-19ak baldintzatutako gabonak. Bilboko Udalak kultur ekimen seguruak eskainiko ditu barruti guztietan, tokiko sustatzaile eta eragileen aldeko apustu irmoa eginez. Halaber, hiria milioi bat led argi baino gehiagorekin eta barrutietan banatutako 57 zuhaitzekin apaindu da. Itziar Urtasun […]
2003an egindako ekintza baten ondorioz sortutako obra da ‘Zulo Beltzen Geometria’. Izan ere, historiaurreko leize-zulo batean egindako esku hartzea du abiaburu. Ibon Aranbarri da obra honen egilea, tradizio formalistaren eta kontzeptualismoaren arteko prestakuntza jaso zuen oihartzun handiko euskal artista. Leize-lorako sarbidea sei metroko diametroa zuen egitura modular lau eta opaku […]
Azal berritzen’ izenburua du Mikel eta Esti Markezen lan berriak. Hamar kantu batu dituzte, Esti Markezek sortutako bost eta Mikel Markezek sortutako beste bost. Hala ere, bi artistek batak bestearen kantu batzuetan ere parte hartu dute kantari eta musikari moduan. «Bi erdiren osoa eta bi osoen erdia da diskoa. Gaur […]
Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? berezkoa al da? ekidinezina al da? Galdera hauen bueltan sortu da “7ak bat: gaiztoetan gaiztoena” antzezlana, ATX antzerki konpainiaren eskutik. Oraingoan, gure kulturan ezagunak diren zazpi bekatu kapitalak izan dituzte ardatz eta mahai baten bueltan egin den obra honek bere ibilbidea bukatuko du larunbat honetan.10 urte […]
Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera izango da Bilbon beste urte batez BBK Mendi Film zinemaldian. Aurtengo edizioa Bilboko BBK-n aurkeztu dute Eduardo Martínezek eta Jabier Baraiazarrak, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako presidenteak eta zuzendariak. Baraiazarrak aurreratu duenez, 57 film ikusi ahal izango dira aurtengo edizioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201123_mendifilm.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko bertsio saioan I say a littel prayer kantua zian du hizpide, Rafa Ruedak. Marie Dionne Warrick (East Orange, New Jersey, 1940ko abenduaren 12a) estatubatuar abeslaria da. DEE Dee Warwicken arreba, Cissy Houstonen iloba eta Whitney Houstonen lehengusina. Gaur entzun ditugun bertsioak Arteha Franklin, Al Green, Martha and The Vandrellas, […]
Azaroaren 25aren harira, Onekak, euskal emakume pentsionisten plataformak atera berri duen agirian, adineko emakumeek jasaten duten indarkeria salatu eta borroka bide horretatik jarraitzeko konpromezua adierazi dute. Emakumea eta adinekoa izatea, arrisku handiko bi faktore direla azaldu eta egungo pandemia globala kontuan hartuta, indarkeria mota desberdinak pairatzeko arriskua areagotu egiten dela […]
Durangoko Azokak kontzertuak antolatuko ditu Euskal Herriko zortzi herritan, abenduaren 5etik 8ra. 32 musika taldek parte hartuko dute. Abenduaren 9tik urtarrilaren 7ra arte Azokako online dendan salgai egon diren produktuak liburudendatan eskuragarri egongo dira. Egitasmo berri honek ardatz nagusi bi izango ditu: Plaza eta Denda. Lehenengoa, musika eta zuzenekoekin lotuta […]
