Zabalik dago Bilboko Euskaraldian izen emateko epea eta bi baldintza besterik ez dira behar: 16 edukitzea eta gutxienez euskara ulertzea. “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” da aurtengo lema eta aurreko urtean bezala bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201008_EuskaraldiaBIlbo.mp3 Deskaragatu hemen.
Bilboko Areatzako Liburu Azokaren 50. edizioa ospatzen ari da eta bertan izan da Maddi Ane Txoperena Zazpi Kale saria jasotzen. Gazteluma bekari esker amaitu du ‘Ene baitan bizi da’ liburua eta harritua dago lortu duen arrakastarekin. Gazte izanda, horrelako proiektuak aurrera ateratzeko aukera gutxi daudela eta aukera gehiago eskaini beharko […]
Gaurko irrati tartean ez dugu tenislarien inguruan berba egin.Izen hori daraman lesioaren inguruan mintzatu zaigu oier Gorosabel fisioterapeuta. Izan ere, edozein esku-beharginek daki zertaz ari garen tenislariaren ukondoa aipatzen dugunean. Esku-beharretan, batez ere industrian, asko dira lan estereotipatuak: berez esfortzu askorik eskatzen ez duten mugimendu txikiak, beti berdinak, egunaren buruan […]
Muda du izena Thierry Biscaryren azken proiektua. Loraldian “Muda” izeneko proposamen artistikoa dakar.Proiektu berriarekin dator beraz, disko berriarekin, kantu berriekin. Baina beti bezala historiaz beteriko kantuak dakartza berriro ere , guren izan da Thierry. Manez eta kobraken ostean dator Muda, ezberdintasunak handiena oraingoan sokak protagonismoa handiago duela. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201007_Muda.mp3 Deskargatu hemen.
Liberoamerika literatura sustatzeko ekimenak euskal idazle gazteen lanak bildu ditu “Izotzetan islatuak” liburuan estilo eta euskara aldetik. Liburuaz gehiago jakiteko gurekin izan da Leire Alonso editorea. Jatorrian Latinoamerikako literatura sustatze aldera jaio zen ekimena Bartzelonan, baina, iaz, arreta Euskal Herrian jarri eta bertan editore taldea sortu eta iragarri zuen euskal […]
Gaurko saio sindikal agendarekin abiatu dugu, ohiko den moduan Ekhi Etxebarriak egin du deialdien errepasoa. Ikasturte berria aztertzeko asmotan gaurkoan sindikatuak izan dira protagonista, egoeraren berri jakiteko asmoz eta pandemiak lan merkatuan izaten ari den azterketa egiteko ESK, LAB, CCOO eta ELA sindikatuko ordezkariekin hitz egin du Jon Bernat Zubiri […]
Ikasturte berria prestatzeko garaia dugu, egoerak behartuta hainbat kontua aldatu dira gure inguruan, baina bada eskaintza, esterako Bizkaiko Urtxintxa eskolak 35 urte darama aisialdia lanean, aisialdia balioetan hasten. Urriak 9 arte ikastaroetan izena emateko aukera izango da, guzti horren inguruan berba egiteko gurean Goiuiri Mendez Otaegui eta Amagoia Osinalde Mendibasorekin. […]
Bi telesail ekarri dizkigu Iskanda Hamawyk. Lehenengoa “El colapso” du izena. Frantziarra da, 20 minutuko 8 kapitulu, denak sekuentzia planoan filmatuak. Filmin plataforman ikus daiteke. Kolapsatu den zibilizazio baten bidez biziraun nahi duen gizartearen argazkia egiten du. La Parisites kolektiboak idatzi eta zuzendu du. Arrakasta handia izan duen telesaila da. […]
Aiko Dantza Taldeak aikoeskola.eus jarri du martxan, dantza tradizionaleko lehenengo eskola digitala. Aikok hamabost urte daramatza dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean lanean. 2020/2021 ikasturtean, aldiz, aurrez aurreko klaseak eten egingo ditu aldi baterako, osasun agintariek emandako aholkuak betez. Hala ere, pandemiak ez dizkie hankak gelditu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201006_Aiko_klasea_onliune.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Herriko sexu heziketa eskolarekin elkarlanean egiten dugu saioa duzu. Gaur denboraldi berria abiatzen dugu, Mikel Oribe sexologoarekin. Gaurko Sexu heziketaren garrantziaz jardun dugu. Batzuetan Hezkuntza afektibo sexuala deitu izan ohi da, eta Mikel Oriberen ustetan desegokia da afektibo hitza gehitzea egokiagoa da sexu hezkuntza edo sexu heziketa deitzea. Egun […]
