Zer eingou astebururan  Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Beldurra piztu dugu eta gau beltza edo arimen gauen inguruan mintzatu gara gaurko saioan. Asteburuan egongi direnenen errepasoan Hirian jaialdia aipatu dugu gaurkoan.  Bilbao BBK Liveko aurrekaria dugu Hirian,  2020an aurreikusitako ezer ez da […]

‘Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka’ kanpainaren 2020ko edizioa jarri du abian beste urte batez Errigora ekimenak. Kanpaina honen bidez, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren zati bat zonaldeko euskalgintzara bideratuko da, Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastoletara, Erriberako AEKra eta Sortzenera, hain zuzen […]

Ongi etorri Errefuxiatuak etorkinen eta migratzaileen defentsarako plataforma sozialak, beste hileko azken ostegun batez, gosari soziala antolatu du Bilboko Udalaren gizarte zerbitzuen bulegoaren aurrean. Gosari sozial honetara hurbiltzen diren errefuxiatu gehienak gazteak dira, 18 urte bete aurretik instituzioen babesa jaso dutenak eta orain kale gorrian aurkitzen dienak. Bestalde, koronabirusa geratzeko […]

1

Bi herri ekarri ditugu uhinetara: Santutxu eta Mungia. Santutxuko Karmelo plazan izan zen zapatu eguerdian udazkeneko azken bertso-jaialdian (COVID gaitzaren eraginez udaberritik udazkenera pasatutakoan) kantuan izan ziren Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza; Mungiako bertso-saio musikatuak, aldiz, 6 bertsolari izan zituen taulagainean: Etxahun Lekue, Nerea Ibartzabal, Malen […]

Hamar urte igaro dira Azkuna Zentroko Mediatekak atea zabaldu zituenetik. Ordutik arte-sorkuntzarako, ikaskuntzarako eta esperimentaziorako gune bihurtu da eta batez beste milioi erdi erabiltzaile jasotzen ditu urtean. Mediatekak BBKrekin duela 12 urtetik indarrean duen lankidetza-hitzarmena berritzea funtsezko laguntza izan da proiektu honetarako. Fernando Perez Azkuna Zentroko Zuzendariak dioenez, etokizunera begira […]

Maialen Aranburu, Edurne Larrañaga eta Asier Zamorano bozeramaileek aurkeztu duten mobilizazio dinamikak hiru ardatz nagusi ditu: Ondasunak banatu, eskubideak bermatu eta zerbitzu publikoak garatu. Bozeramaileek diotenez, dinamika hau sortu dute egungo sistema zalantzan jartzen dutelako eta salbuespen egoera sortu duen osasun krisiak langile zein herritar sektore zabalen bizitzak inoiz baino […]

Andoni Mutiloak estreinatu berri du “Esnatu naiz” kabareta. Antzerkia, dantza eta musika uztartuz, hainbat gaien ingurua hausnartzeko aukera ematen digun antzezlana dugu. Obra lehengo aldiz Donostiako Poltsiko Antzerkiaren jaialdian estreinatu zuen . Orain, berriz, lanaren bertsio luzea landu du. Ikuskizun honetako protagonista Elur da, trans kolektiboko artista. Londresen bizi da. kabaret honetan artistaren atzean […]

Toledoko Itunak urriaren 27an egingo duen bileran pentsioak erreformatzeko gomendioak adostuko dira. Hori dela eta, Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek gutun bat eman diete alderdi politikoei beren aldarrikapenak gogorarazteko eta proposamen batzuen edukiari buruz duten iritzia jakinarazteko. Hori azaltzeko prentsaurrekoa eskaini dute Andrea Uña eta Xabier Isasa Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduko bozeramaileek […]

1

Gaurkoan 50 hamarkadako musikari ezaguna izan du hizpide Rafa Ruedak.  Ray Charles kantaria soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantariizan zen, saxo-jole eta piano-jole bat izan zen. Txikitatik itsu egon zen, eta mundu mailan musika herrikoiaren historian zehar eragin gehien izan zuen musikarietako bat bezala errekonozitua izan zen. Bertsioak […]

Digitalizazio prozesuaz hitz egiten du berak, kontu bizia delako, guztiongan eragiten du eta gugan dago prozesu horretan eragitea. Azken urteotan hor du arreta jarria, besteak beste, feminismotik digitalizazio prozesu horretako kapitalismoari aurre egin nahian. Ordenagailuen parekako loturen sare dezentralizatutik, zerbitzari erraldoiz beetetako etxaldeetatiko “hodeira” pasa omen gara azken hamabost urteetan, […]