Osakidetzako Garbiketa, Osasun Garraio eta sukalde zein kafetegietako langile azpikontratatuek greba deialdia egin dute. Noemi Etxabarria eta Itsasne Nuñez ELAko eta LABeko kideek adierazi dutenez, 4200 langile daude mobilizazioetara deituta. Greba urriaren 29an izango da Araban, azaroaren 5ean Gipuzkoan eta azaroaren 12an Bizkaian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201020_osakidetzako%20azpikontratak.mp3 Deskargatu hemen.

Asel Luzarragak Bahiketa, bere bederatzigarren nobela argitaratu du Txalaparta argitaletxearen eskutik. Aselen bista izan dugu gaurko saioan. Bi protagonista ditu eleberriak. Batetik, Edu, marxista eta Buenos Airesko ‘La Hoz’ egunkari fikzioan lan egiten duena. Bestetik Matxin dugu, anarkista eta desagertuta dagoena. Eduren bitartez ezagutuko dugu Matxin. Buenos Aires hirian kokatu […]

Bi telesail ekarri dizkigu Iskanda Hamawyk. Lehnengoa “Antidsturbios” izan da.  6 atal ditu.  Sei polizia etxegabetze arazotsua egin dute Madrilgo erdigunean, baina kaleratzea zaildu eginten  da eta tragedia bat gertatuko da. Poliziaren Barne Arazoetarako talde batek ikertuko du gertatutakoa, eta poliziek  ondorio larriak izan ditzaketela salatu dute. Errealitateari eta bizi […]

1

Gaurkoan 60 hamarkadako kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Maurice Williams & the Zodiacs Nashvilletik (Tennessee) Rhythm & blues eta doo-wop abeslari talde estatubatuarra izan zen. 1950eko hamarkadaren amaieran eta 60ko hamarkadaren hasieran aktibo izan ziren.  Jatorriz The Royals Charms taldeak bere izena Gladiolasera aldatu zuen 1957an eta Excelosera 1958an, […]

Urriaren 19an ospatzen da bularreko minbiziaren kontrako borrokaren nazioarteko eguna, Munduko Osasun Erakundeak antolatuta. Egun honen helburua jendartean gaitzaren gaineko oharmena eragitea da, eta bide batez, diagnostiko eta tratamendu egoki eta eraginkor gehiago eskuratzea. Bilboko Udalak, beste urte betez, bat egin du ekimen honekin.  Gainera, babesa agertzeaz gain, eskerrak eman […]

Bilbo hiria irratian zinemari leiho bat irekiko diogu. Azken urteetan pantaila txikirako  egindako lanen inguruan hitz egin dugu. Oraingoan areto handietan ikusteko egiten diren  pelikulak izango ditugu hizpide. Askotan  etxeko sofaren berotasunean ikusten ditugu baina ez da berdina. Zineaz, pelikulez eta sorkuntzaz berba egiteko Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo hiria […]

Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarra, gure irratian ezaguna da dagoeneko. Hainbat disko plazaratu ditu orain arte, berriena pasa den urtean kaleratu zuen ‘Bost’ izenekoa. Duela bi aste Musika Bulegoak emandako saria jaso zuen. Ostiralean kontzertua emango du Leioako kultur Leioan. Aukera ederra berarekin hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201015_xabi_aburrunzaga.mp3 Deskargatu hemen.

Konfinamendutik ihesi, egin POTTO! 2020-2021 ikasturteari hasiera emateko, Euskal Herriaren luze zabalean, prosan egon gara: Bizkaiko bertsozale elkartearen txapelketaren atzeratzea, Arabako Kuadrilla artekoaren finalaren kronika , Nafarroako txapelketaren atzeratzea + Bardoak ekimenaren finalaren aurkezpena (zapatu honetan, Lizarran) eta Xiberu-Lapurdi-Baxenabarreko XILABAren txapelketa. Gehiago nahi? Deskonfinatutako Xabier Silveira + Unai Iturriaga, aukeraketa […]

Open House Bilboko Nazioarteko jaialdiak 4.edizioa egingo du aurten, urriaren 24an eta 25ean, “kaleak bizi” lemapean. Edizio honetan 26 open espazio izango dira, hauetatik 21 eraikinak izango dira, eta 5, espazio publikoak. Bisita gidatuak erabiliko dira horretarako eta hala, arkitekturazko eta kulturazko egitarau zabal batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek. […]