Lapikoak sutan, tomate eta piper txikituak, zuritutako patatak eta hegaluze zatiak… Inor ez da kroketa bere herrian gaurkoan Marmitakoa sukaldatuko dugu. Erabiltzen diren osagaiak ondo kontrolatu behar dira. Marmitakoak ez du beste sekreturik. Marmitako izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Kantabriako ekialdean gaztelaniazko marmita edo frantsesezko marmite izena du, […]

Kondfinamenduak arintzen ari zaizkigun honetan, POTTO saioaren beste saio bat dugu honekoa. OROZKO eta BILBO bisitatu behar genituen, baina COVID-!9 gaitzak Billabonan zentralizatu dizkigu saioak, Bertsozale elkartearen egoitzan. Hantxe izan zen Orozkoko Ez Da Kasualitatea bertso-saio musikatua (Oihana Iguaran, Alaia Martin eta Onintza Enbeita), eta Bilboko Kafe Antzokian izan beharreko […]

Bilboko Harrobiako Lanbide Heziketako marketin eta publizitateko ikasleek BerdinGO! Izeneko euskarazko mahai jokoa sortu eta merkaturatu dute. Mahai jokoa 8 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta jokoaren helburu nagusia genero berdintasuna sustatzea da, hori dela eta, BerdinGO!ren lema: Lanbideak berdinduz. BerdinGO!-ko partaideek, txikienek jolasaren bitartez berdintasuna eta inklusibitatea bezalako gaiak […]

Telelanaren abantaila eta desabantailei buruz hitz egin dugu Lanaren ekonomia tartean  Jon Bernat Zubiri ekonomialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslearekin. GlobalWebIndexen plazaratutako  ikerketare arabera Telelanaren bidez lan egiten dutenen %74k lan ordutegitik kanpo begiratzen dute posta elektronikoa. Herrialde ezberdinetan egindako ikerketek (NordVPN, Bloomberg) azaleratzen dute telelanaren arazo nagusia gutxienez bi […]

Gaurkoan Lapurdiko etxeen ezaugarrien inguruan jardun dugu Xamarrekin. “Etxean ondarea mintzoa liburuan” oinarritutako saioa. Mende luzetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Lapurdi aldeko etxeak, kostaldean, bereziki Sara aldekoak, beti iruditu zaizkigu  ederrak… XX. garren mendean euskal estiloa sortu zen herri arkitekturan oinarrituta… néo-basque deitu zutena frantsesek, neo-vasco espainolez. […]

Pikuak web-eria izango dugu hizpide abenduan estreinatu zen Irudienean eta gutxika badabil bere bidea egiten .Ikus-entzunezkoen grabazioak etenda dauden honetan eta kultura pantailan bitartez iristen ari zaigunean, Pikuak web-eriaz jardun dugu, Maddi Castro zuzendaria eta Amaia Ruiz de Galarreta aktorearekin. Pikuak webserian, hiru piku dira,  hiru neska dira seriaren protagonista. […]

Lanaren ekonomia irrati tartea Gasteizko gazte prekarioen sarearekin egin dugu, izan ere bizi dugun egoeraren inguruko hausnarketa plazaratu dute. Nork ordainduko du datorren krisia? Galdera horri erantzuna emateko helburuarekin, hausnarketa  abiatu zuen Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Ondorioak bildu eta hiru ataletan jaso dute, Xabier izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200526_Lanare_Ekonomia_gps.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan The La’s talderen bertsioa ekarri du Rafa Ruedak . The La ‘s 1983an sortu zen Mike Badger, Lee Mavers (gitarra erritmikoa eta letrista) eta John Power (baxu-jotzailea) osatu zuten taldea. 1986an taldea bere jaioterriko, Liverpooleko, hainbat pub eta lokaletan jotzen hasi zen eta hainbat diskoetxeren arreta erakarri zuen, […]

Faseak arintzen ari zaizkigun honetan, oraindik ere ez da saiorik Euskal Herrietako plazetan, eta Billabonan zentralizatu dituzte abian diren bakanak. Gaur horietako bi ekarri ditugu, Abadiñon eta Astigarragan izan beharrekoak Bertsozale elkartearen egoitzan grabatu zirenak eta bertsoa.eus Youtubeko kanalean STREMING bidezko zuzenekoan eskaini. Guk lagin hautatuak ditugu gaurko POTTO saioan. […]

Gaurko musika gomendioa Maraca Diablo taldearen berria. Ina Iriondo Saint-Gerons musikariaren proiektua da Maraca Diablo. Aurretik, Uler 600 eta Munlet taldeetan aritutakoa da. Kantu berria argitaratu dute, bertsioa hain zuzen. “Das Modell” Izenburua ematen dion abestia Kraftwerk musika elektronikoko talde alemaniarraren Die Mensch-Maschine (1978) diskoaren Das Model  abestiaren bertsio bat […]