Gaurko saioan Rafa Ruedak The Nevers taldearen Hanging on the telephone kantua izan du hizpide. “Hanging on the Telephone” Jack Leek idatzitako abestia da, 1976an The Nerves taldearekin jo zuena. Geroago, 1978an, Blondie taldeak grabatu eta argitaratu zuen, hau 1978ko urriaren 30ean argitaratu zen. Bertsioak Blondie, Sinergy, Scheer, Deff Lepard […]
Sarritan ahalegindu gara euskaldunok gure herriaren luze-zabalei neurria hartzen eta horretarako galderak egin ditugu. Baita musikan ere. Musikan ezagunenak, Benito Lertxundiren harako Zenbat gera hura eta Tapia eta Leturiaren honako Aritmetika arazoak hau. Pedrok bigarren hau aukeratu du gaurko Urrezko kanta modura, euskaldunok noizean behin galdera bera errepikatu behar dugulakoan. […]
Gabriel Garcia Marquezen ipuinak ez dira bere eleberriak bezain ezagunak, baina, hala ere, haien artean ere bada ale ederrik. Oraingoan dakargun honako hau, esaterako. Erroa argitaletxeak Bertoko eta bertako ipuin laburrak izenburupean egindako ipuin laburren antologiatik atera dugu. Covid 19aren izurrite hau dela eta, ipuin aproposa izan daitekeelakoan gaude, ederki […]
Pandemiak hainbat ekimen jarri ditu martxan, desinformazioari aurre egiteko, isolatuta bizi direnak laguntzeko… eta baita gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko, horietako baten inguruan berba egingo dugu. Kapitala eta birusa sare sozialen bitartez hainbat albiste eta hausnarketa plazaratu dituzte Gorka Merenek ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200508_gorka_meren.mp3 Deskargatu hemen.
Egin ezazu ariketa bat: pentsa ezazu zer jan duzun azken egunetan. Beharbada, okela, arraina, barazkiak, fruta, arroza, espagetiak, ogia, jogurtak eta abar. Denetatik. Mundu osoko jakiak eta jaki horiek prestatzeko hamaika modu ditugu eskura. Baina gaurko elikagaien aukera zabalak ezkutatu egin du garai bateko egoera. Garai batean egunero jaten zen […]
Martxoaren 12az geroztik itxita daude antzokia, zinemak eta tabernak. Konfinamendua leuntzen doa eta faseka zabaldu eta antolatuko dira hainbat jarduera, baina distantziamendu soziala bermatzeko ezarri diren edukiera mugak eta bestelako neurriak ikusita, zailtasun asko ikusten dute jarduera aretoetan. Kafe Antzokira jo dugu eta bertako Mikel Urbeltz dugu gurekin. Berak kontatu […]
Gaurkoan Ekhilur proiektua ezagutu dugu. Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba da, kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatua. Ekhilurren helburu nagusia bertoko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak eratuz gure auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz. Ekhilurrek gure diruaren kontrola berreskuratzeko ahalegina egin nahi du. Alex […]
Bueltan dugu POTTO irratsaioa, aste pare batez ixilik egon eta gero, indarra bildu eta prest dugu beste berto-uholde bat. Gaurkoan, COVID 19 gaitzak eragindakoak izango ditugu hizpide: aurkia eta ifrentzua. Kulturak eta bertsolaritzak jaso duen kolpeari buruz Igor Elortza bertsolari eta Bertsozale Elkartearen zuzendaritzako kidearekin egin dugu berba; eta, Durangon […]
Kurkuluxetan antzerki eskolako lagunekin hitz egin dugu, bertako Rita Naveira batu zaigu irratira. Itxialdian gazteekin lanean jarraitu dute, bideoekin lan egin izan dute, astero ariketak eta proposamenak bidali dizkiete gazteei, batez ere etxean egin daitezkeen ariketak eta eurak bueltan izugarrizko opariak eman dizkiete. Pozik agertu dira, izan ere, aurrez aurreko […]
Hiri txirrindularien elkarteek -Biziz bizi, kalapie, Bizikleteroak, Gurpilartea eta Balaztak- Covid 19ak sortutako egoera berriari aurre egiteko eta hiriko mugikortasuna osasun berme guztiekin mantentzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko plana aurkeztu dute. Aldaketa hauek herrialde eta hiri askotan eman dira, pandemiak arnas aparatuari eragiten dio eta bizikletaren erabilera kutsadura murriztuko litzateke. Bizikletak […]
