Duela bi urte Erroa eta Pamiela argitaletxeek Etxea Ondarea Historia Mintzoa liburua argitaratu zuten, etxean gauden honetan gure ondareazk eta historiaz hitz egiteko tartea ireki dugu Bilbo Hiria Irratian. Etxea eraikina baino gehigo izan da, lantokia ere bada. Etxeak izana eta izena eman du. Adibidez, izen batzuek salatzen dituzte bertan […]

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak pisua elkarbanatzen bizi diren gazteen errealitatea ezagutu eta COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoeraren aurrean irtenbideak bilatzeko #IkaslePisuakZer kanpaina aurkeztu du. Azken asteetan hartutako neurrien artean “pisu hauen alokairuari buruzkoak” falta direla azpimarratu du EGK-K. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200504_maialen_olb_egk.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Lou Reed kantaria izan du hizpide Rafa Ruedak. Erreferente handienatako musikaria ekarri du bertsio saiora. “Perfect Day” Lou Reedek 1972an idatzitako abesti bat da. Bere ospea 1990eko hamarkadan handitu zen, 1996ko Trainspotting filmean aurkeztu zenean, eta, ondoren, 1997an karitateko single bezala kaleratu zen. Abestiaren letra ohiko maitasun debozio […]

Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da. Euskal sindikatuek, munduko beste herrialdetakoek bezala, berriro ere dei egin diete langileei maiatzaren lehena dela eta protesta egin dezaten, aurten ez ohiko forman Maiatzaren lehena oraindik itxialdian jarraitzen dugulako. Alabaina, hasiera batean aldarrikapen eta borroka eguna zena gaur egun […]

Osasun krisiak eta konfinamenduak utzi digun argazkia aztertzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Ekonomian ondorio larriak izango ditu, horiek aztertzeko Yolanda Yubeto EHUko ekonomia irakaslearengana jo dugu. Krisi honek argi utzi digu nolako gizarte motan bizi garen. Egoera prekario eta zaurgarritasunean jende asko bizi da, edozein aldaketaren aurrean jende asko babesik […]

Xalbadorrek esan zuen, “Munduko leku maiteena/ zuri zor dautzut naizena:/ izana eta izena”. Hitzok eskaini zizkion Xalbadorrek sortetxeari, Eta, hark esan bezala, etxea izan da euskal herritarrei izana eta izena eman diena urte luzez. “Etxea ondarea historia mintzoa” liburuan ezagutzen gabiltza Xamarrekin. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200422_Etxea_xamar_03.mp3 Deskargatu hemen.

“Jazarpenari bidea itxi” dinamika martxan jarri dute, Bilboko hainbat eragileren artean sortutako ekimena da. Dinamikaren helburu nagusia da COVID-19 birusaren ondorioz bizi dugun egoera honetan areagotutako poliziaren jazarpen kasuak salatu, eta kaltetuei babesa eta aholkularitza juridikoa ematea da. Alarma egoerak behartutako konfinamenduan emandako gehigikeriak eta eskubide urraketak bildu eta salatu […]

Apirileko #NikEtxeanEsperimentuak ekimenaren arrakastaren ostean, Elhuyarrek maiatzerako egutegia prestatu du eta lau astetako zientzia eta teknologia erronkak proposatuko ditu. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek. Leire Ferrok ekarri dizkigu maiatzeko erronken argibideak. Gainera zientzalari gazteekin solasaldiak egingo dituzte. Maiatzeko egutegian, plan berezia proposatu da ostiraletarako. Izan ere, bizitza errealean zientziaren […]