Najib Mahfuz egiptoar idazle ezagunak inork ez bezala deskribatu zuen Kairo hiriko jende behartsuaren bizimodua. Pertsona dohakabe horietako bat Pipermin da, hamabi urteko mutiko bat, kafetegi batean morroi lanak egin arren, sasilan horretaz harro dagoena eta pozik bizi dena. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200403_IRAKURKETAK%206%20(Mahfuz).mp3 Deskargatu hemen.

Audio honetan entzungo duzun pasartea Jon Maiaren Riomundo eleberritik hartuta dago egilearen baimenaz. Eleberrian Gerra Zibilaren denboran goseari ihesi Espainiako herri txiki batetik Euskal Herrira etorri zen familia baten biziztza kontatzen zaigu. Kanpoko eta bertoko umeen arteko harremanetatik abiatuta, garaiaren argazki ederra egiten digu Jon Maiak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200331_IRAKURKETAK%205%20(Jon%20Maia)(1).mp3 Deskargatu hemen.

Musika gomendio ekarri digu gaurkoan Rafa Ruedak, osoasun krisiak atzeratutako Petti musikariaren lan berria, nahiz eta sarean badun kantu bat entzungai, beraz gozatu dezagun. Petti kantariaren lana udazkenerako atzeratu da. Noam Chomsky pentsalariaren gogoetak oinarri hartuz, hamar abestiko disko bat egin du Pettik Harkaitz Canoren testuekin. Oraingoz, Helduentzako sehaska kanta […]

Asteek aurrera egiten dute eta ohitu behar izan gara ezohiko egoera honek ekarri dizkigun bizimodu berrietara. Pandemiaren egunerokoa ireki dugu Bilbo Hiria irratian. Hemen jaso ditugu Euskaltegiko whatsapp taldean gomendatutako eduki kultural guztiak kontsumitu nahian erotzen ari den euskaltegiko ikaslea, itxialdiko instagramerra, beti berandu dabilen sortzailea, doako bidalketak eta promozio […]

‘Generación Anti Todo ‘dokumental eta fikzioaren artean dabil Eskorbuto taldearen inguruan, Santurtziko punk talde mitikoa abiapuntu belaunaldi eta urte batzuen argazkia Dakar gaur eguneko begiradatik . Atzoko eta gaurko gazteen arteko elkarrizketa bat proposatzen digu, hainbat zinema jaialditan estreinatu ostean plataforma digitalera iritsi da, konfinamendu egun hauetarako proposamena interesgarria izan […]

Elhuyarrek #NikEtxeanEsperimentuak egutegia sortu du COVID-19aren eraginez etxean isolamenduan egoteko egunak arintzeko, eta, bide batez, zientziaren inguruko kontzeptu desberdinak modu dibertigarrian familiartean ikasteko. Egunez egun apiril osoan zehar etxean egiteko esperimentuak bildu dituzte, Atziber Lasa Elhuyarreko kideak ekarri dizkigu nondik norakoak. Esperimentu bakoitzari dagokion estekan sakatuz, esperimentua egiteko argibide guztiak […]

Zorrotzan kexu dira Sader enpresak isuritzen ari den kutsadurarekin. Konfinamendua hasi zenetik enpresaren jarduera handitu egin da. Pasa den asteko kazoladaren ostean, igande guztietan 12etan errepikatzea erabaki dute. Saderrek eragiten dituen usain txarrak salatzeko balkoietara aterako dira igande guztietan. Zorrotzako taldeen kordinakudera jo dugu eta Igorrek ekarri dizkigu egoeraren xehetasunak. […]

Etxeko langileen egoera ezagutzeko asmoz Etxeko langileen elkartera jo dugu. Isabel Otxoa haserre agertu da, gaur bertan dekretua argitaratu da, baina SEPEK maiatzaren 2an zehaztuko du nola aplikatuko diren neurriak. Langileei, enplegatzaileei eta iritzi publikoari iruzur egin zaiela azpimarratu du. Hartutako neurriak gainera ez ditu babesten Gizarte Segurantza martxoaren 14an, […]