Gaurko saioan IR silaba izan dugu hizpide. Irakurle talde gonbidatu dugu, irratiaren inguruan mintzatu gara, Irun eta lardea eta hiru eta hirukia. Inspirazioarekin abiatu dugu saioa; hizkuntzaz jardun dugu. Euskara sexista ahal da? . Josune Muñozekin berba egin dugu, Skolastikak emakumeen literaturari ikusgarritasuna ematen dio , liburutegiaz gain irakurle taldea […]
Komikigintzan jardungo dugu gaurko saioan. Aurreko astean ospatu zen Angulemen komiki azoka, Frantziako komiki azoka garrantzitsuan euskaldun asko ikusi genituen. 47. edizioa da. Euskal irudigile eta komikilari asko bertaratu ziren. Erresistentziaren Museoaren ikusi ditugu Marko eta Iñaki Holgado. Les Compagnons de la Liberation liburuan Jean Moulini eskainitako liburukiaren marrazkiak egiten […]
Bilboko Euskal Museoak berrikuntza integralerako proiektua aurkeztu du. Aurkezpen ekitaldian izan dira Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Euskal Museoaren koordinatzaile Sorkunde Aiarza. Museoak euskal kulturara sartzeko atea izan nahi du, mundura zabalik egongo den ate bat izatea, eta, horrela, nazioarteko goi mailako zentro gisa […]
Gaurkoan Hiruka aldizkaria izan dugu hizpide Unai Brearekin batera. Erandioko txoko feministak egindako dokumentala izan dugu mintzagai. Erandioko Txoko Feministako kideek bost urte eman dituzte udalerriko hainbat emakumeren testigantzak batzen eta ordenatzen, Maroma. Idatzi gabeko Erandioko historia dokumentala egiteko. Auzoz auzo, udalerriko askotarikotasuna islatzen duen zortzi emakumeren lagina osatu dute, […]
Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans 17. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia otsailaren 24tik martxoaren 8ra arte ospatuko da Bilbon, “Hamaika modu izateko, sentitzeko, maitatzeko eta bizitzeko” lemapean. Sexu orientazioaz harago, jaialdiak lehen planoan egon ohi ez diren sexu aniztasunaren elementuei ikusgarritasuna eman nahi die aurten, genero identitatea eta adierazpena kasu. Julen […]
Lanaren ekonomia saioa ohikoa den moduan sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak ekarri dizkigu datozen bi asteetarako deialdiak. Lanaren ekonomia langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortutako irrati saioa da, Endika Alabort Amundarain, Jon Bernart Zubiri Rey eta Maitane Jaio Atela ekonomialariek gidatuta. Koiuntura atalean Confebask patronalak 2019ko egoera ekonomikoaren inguruko txostena […]
Gaurko saioan 70 hamarkada izan du abiapuntu Rafa Ruedak. Lynyrd Skynyrd estatubatuar rock-blues musika talde bat da. Haren abesti ospetsuenen artean Free Bird eta Sweet Home Alabama daude. Gaurkoan Free Bird kantugaia izan dugu. Bertsioak Molly Hatchet, Winnona Judd, The Charlie Daniels Band,Joey&Rory eta Coffin Break. https://bilbohiria.com/docs2/2019/11ispilu/11_Ispilu_131_Free%20_Bird.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=fuZyMx2NXZM […]
Mina del Morro, Luis Briñas eta Karmelo Ikastolako komunitateek salatu dute Hezkuntza sailak aldebakarrez hartu duela Mina ixteko erabakia.Ostiralean manifestazioa egin zuten auzoan. Eskolak, auzoko eragileak eta herritarrek Santutxurentzat erabakitzen dutena errespetatzea eskatu dute. Iragan, urtarrilaren hasieran Hezkuntza sailak, aldebakartasunez, Mina del Morro eskola ixteko erabakia jakinarazi zuen. Egoera honen […]
Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du Auzoz auzo saioak. Santutxuko Karmelo plazatik aritu gara bi orduz, auzoko elkarte eta protagonistekin berbetan. Bilboko auzorik populatuena dugu, guztira 34.083 biztanle dauzka, eta 80,68 hektareako azalera. Guztira 422 biztanle bizi dira hektareako. Biztanle […]
Dantza, bertsolaritza, artea, musika, literatura , antzerkia diziplina guztiak dute lekua Bilboko Loraldian. Udaberrian Bilbon kultur loreak loratzen dira Loraldia jaialdian, Euskal kulturaren ikusgarritasuna, transmisioa eta profesionaltasuna ardatz dituen jaialdia dugu, gaurtik Aurrera astero astero aurtengo Loraldia jaialdia ezagutzeko aukera izango dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200205_loraldia1_musikatuta.mp3 Deskargatu hemen.
