Guda zibilak iraun zuen bitartean egunkari desberdinek gertakariak irudikatzeko binetak erabiltzen zituzten. Txema Uriarte eta Aline Soberon ikerlariek gerrak Euskadin iraun zuen bitartean publikatu ziren binetak aztertu dituzte, zehazki 1936 eta 1937 urteen bitartekoak. Ikerketa horren emaitza izan da “Oroimenerako binetak” liburua. Bertan, hainbat bineta aztertu dituzte garai hartako testuinguru […]

Gure Platera, Gure Aukera ekimena eskola-jantoki osasuntsuagok eta jasangarriagoak lortzeko helburuarekin lanean dabil. Azken urteetan sentsibilizazio lanetan murgilduta dabiltza eskola-komunitatean ikasleek jasotzen duten elikaduraren inguruan hausnartzeko . Catering enpresek eskaintzen duten elikadura egokiena ez dela ohartuta aldaketak eskatzen dituzte. Gaur egungo egoeraren inguruan hitz egiteko, EHIGEko kidea den Lurdes Imazekin […]

Otsailaren 24an arratsaldeko 20:0etan hasiko da Bilboko Gaylesbitrans Zinema eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdia. Arriaga Antzokian egingo den hasiera ekitaldia, Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendutako “Mi pequeño gran samurai” filmarekin hasiko da. Dokumentalak Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa kontatzen du, testigantza eta bizipen ezberdinen bitartez. Ekai gogoratzea eta trans pertsonen borroka […]

Gaurkoan BULEGO Azkoitiako musika talde berria gonbidatu dugu, argitaratu berri dute Hegan kantua. Tomas batu zaigu irratira. Tomas Lizarazu (ahotsa eta gitarra), Jontxu Ape (baxua), Ruben Lizarralde (gitarra), Itzi Beitia (teklatua) eta Xabier Arrieta (bateria). Talde berria sortu dute musikariek, eta pop doinuetara jo dute, esaterako, Hegan abestian. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Piperpolis/200218_piper_bulego.mp3 Deskargatu […]

Garilak 26 erromeria taldea bere zortzigarren bira abiatuko du ostegunean . Kontzertu berezia egingo dute ostegunean Bilboko Kafe Antzokian gaueko 10etan. Taldearekin batera, hainbat euskal taldeko musikariak eta Go!azen telesaileko abeslariak igoko dira oholtzara. Taldeko kitar jolea den Iker Alvarezekin jarri gara kontaktuan. Gonbidatuen artean, Esne Beltzako Xabi Solano, Revolta […]

Euskararen etxeak 2004ean hasi zuen bere ibilbidea.  Orain berrikuntza prozesu batean barneratuta dago eta berrikuntza horien lehenengo fasea aurkeztu dute. Euskal Etxea Azkue fundazioak kudeatzen du eta berrikuntzen inguruan gehiago jakiteko Iurdana Acasusorekin, Azkue Fundazioko zuzendariarekin, hitz egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200218_EuskararenetxeaIurdana.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan berriz ere artista erraldoia aukeratu du Rafa Ruedak saioako protagonista, David Bowie. David Bowie, jaiotze izenez David Robert Jones  abeslari, abestigile, multiinstrumentalista, aktore, disko ekoizle, margolari eta moldatzailea izan zen, bost hamarkadaz, pop musikako izar garrantzitsuenetarikoa. 1947ko urtarrilaren 8an jaio zen, Brixtonen, Ingalaterran. 1960ko Londresko arte eskola emankorretako batean […]

Erriberako Merkatua berriro alokatu dutela salatu du Sos Alde zaharra plataformak. Pasa den otsailaren 10etik eta martxoaren 24ra arte, Erriberako Merkatuaren zati handi bat desmuntatua eta ibilgailu industrialen arloko MAN enpresari alokatua izan da. Multinazionalaren hitzetan, “hiri modernoa eta langile izaera uztartzen dituelako” izan da aukeratua Bilbo. Esleipen mota hau […]

Deustuan uteroko zita dugu AFERAK bertso-dinamika, eta ELORRI bertso-eskolak antolatutako ekimenari bukaera emateko, otsailaren 8an, Deustuako Herriko tabernan bildu ziren Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Miren Artetxe bertsolariak, Maite Sarasolaren aginduetara. Hementxe duzue bertso-bazkarian izan ziren bertso-ale hautatuak, aukeraketa diktatorialean beti ere. Gaurkoan Ander Artola zenbatgarakide-lagunaren bisita izan dugu; Ibon […]