Azken egunotan sare sozialetan irakurri dugu umeak kalera ateratzearen aldeko aldarria. Egoeraren larriaz kezkatuta, zenbait guraso kalera ateratzen ari da haurrak aire zabalera ateratzeko galdea. Bestetik, protesta antolatu dute sare sozialen bidez “Haurrak SOS” lemapean. Gai honi heldu nahi izan diogu Bilbo Hiria irratian. Bestelako kezka batzuk konpartitu dituzte hezitzaileek: konfinamendua nolako testuinguruan bizitzen ari dira haurrak? Baliabide nahikorik dituzte egoera ulertzeko? Asko italiara begira jarri dira. Italiako Gobernuak aste honetan egindako zehaztapenen arabera, umeek etxetik gertu eta gurasoetako batek lagunduta kalera irten ahal izango dute aurki. Baina hemen, zergatik ez? Kontuak kontu, apirilaren 26ra arte gutxienez etxean egon beharko dute konfinatuta.
Deskargatu hemen.

