Plazera zeure eskuetan , sexologia tala dugu Bilbo Hiria irratian gaurkoan komiki bat gomendatu dugu, eta horren inguruan berba egingo dugu “ E fruto prohibido” du izena. Liv Strömquist kazetariak idatzitako komiki interesgarria, Liv Stromquist Suediako kazetaria da, bertako telebistan eta irratian aritzen da. Komikia bada ere liburua entsegu giza […]
Gaurko saioan Rafa Ruedak Just what i needed kanyua izan du hizpide. The Cars 1970eko hamarkadaren amaieran sortutako rock talde estatubatuarra da, Massachusettseko Boston hiritik datorrena. Ric Ocasek gidatuta, eta Benjamin Orr, Greg Hawkes, Elliot Easton eta David Robinsonek osatuta, 1970eko hamarkadaren erdialdean sortu ziren punkaren loraldian; 1977an Elektra Records […]
Gorputza dugu, gorputza gara, eta holan danez, jaio eta hil arte sexualizatuak gara. Umetan askotan erreprimitu nahi izaten dute ingurukoek (“zer ari zara ikutzen?”; begiratu zigortzaile bat,…), barne-bulkada mugatu. Plazera, desira, gogoa, jakin-mina, samurtasuna, gozamena, kontaktua,… atseginaren bila ibiltzen gara senez. Esplorazio, barne-ezagutza eta sozializazio bide amaigabea. Eta txikitatik ematen […]
Lau dira guztira eta denak urtearen barruan bizi dira… nortzuk dira? Bai, urtaroak dira, udaberria, uda, udazkena eta negua. Eguraldi txarra denbora luzez egin duenean batzuek izenak aldatzea eta neguberria, negua, neguazkena eta uda jartzea proposatu dute. Zein da zuri gehien gustatzen zaizun urtaroa? https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/200110_gaurezdagoeskolarik_udaberriaren_sorrera.mp3 Deskargatu hemen.
Euskara ikastea euskaldun guztion eskubidea da, baina badakigu askotan hainbat traba gainditu behar izaten direla, errealitatea den modukoa delako. Euskal presoek ere euskara ikasteko eskubidea dute eta horretan lanean dihardute hainbat euskara irakasle, euskal presoak HABEko ikasle ofizial izateko lanean ari dira. Datozen egunetan erakundeko ordezkarien berri izatea espero dute. […]
Arrigorriaga Harrera, Ongi etorri Errefuxiatuak, Biziz Bizi eta Arrigorriagako Gazte Asanblada elkarteek sortutako proiektuaren emaitza da Arrigorriagako Bizi Eskola. Arrigorriagako harrera elkartearen laguntzaz migratzaileak bizi tokia eta integratzeko tokia dute. Arrigorriagako Bizi Eskola, urtarrilaren 17an inauguratuko dena. Proiektua, duela urte bat herrian bizi diren migratzaileek dinamizatuta, herritar guztiei egongo da […]
Gaur goizean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren ordezkariek urtarrilaren 30erako deituta dagoen grebaren inguruan jardun dute. Karta osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEILAK, EHNE eta HIRU sindikatuek grebaren erregistroa egin dute Eusko Jaurlaritzaren lurralde-ordezkaritzan. Hizlariak ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntza eta LABeko Garbiñe Aranburu izan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200109_GrebaErregistroa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko egunez 1908an jaio zen Simone de Beauvoir idazle, filosofo eta feminista frantziarra. Goi-burgesiako familia tradizional batean hezia izan zen arren, 15 urte betetzerako fedea galdua zuen eta inguruko guztia zalantzan jartzen hasia zen. Adin hartan jarri zitzaion idazle izateko grina. Batiz bat, gai politiko, sozial eta filosofikoei buruz idatzi […]
Ohikoa izaten da neguan Anginen inflamazioa izatea, horren inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Oier Gorosabelek. Urtero, lagun askok izaten du anginen hantura edo inflamazioa, amigdalitis izenez ere ezagutzen duguna. Kalentura eta irenstean mina sumatzea izaten dira haren ezaugarriak, eta batzuetan arazo handiak ekartzen ditu bai sintomen larritasuna, bai infekzioen maiztasuna dela […]
Gaurko saioan Pastoralak izan ditugu hizpide Xamar ikerlariarekin. Pastorala Zuberoan ospatzen diren herri-antzerkia da. Erdi arotik egiten dira. Zuberoan mantendu dira tradizioa eguneratu egin delaka baina ziur asko Europa osoan egite ziren Herri antzerki hauek. Horrek adierazten du ahozko literaturan garrantzi handiko adierazpidea zela. Antzerki emanaldia, berez, süjet edo pertsonaia […]
