Larunbatean ospatu zen Bilbon San Tomas azoka, eguraldia ona izan zen goizean eta jendetza batu zen Areatzan eta zapi kaleetan. Ohi bezala, Bilboko Konpartsek antolatutako gunetik zuzeneko saio berezia egin genuen. Eguerdi arteko orduetan 100.000 pertsona bildu ziren Areatzan taloak jan, sagardotan murgildu eta baserritar zein artzainen 245 postuen aurretik […]

Non stop jolasa, ekimenaren inguruan berba egingo dugu datozen minutuetan Peru Calabaza Sabanekin. “Edozein unetan jolasterik ezin badut ez da nire iraultza. Pertsona guztien jolaserako zerbitzua martxan jarri du Peruk Karmela gunean, Abenduaren 23tik 29. Adina guztietako pertsonek libreki eta elkarrekin (zein bakarka) jolastu ahal izateko espazio iraunkor baten prototipoa […]

‘Bortxatzaile bat zure bidean’ izena du eta Txileko Valparaison du jatorria, bertakoak baitira ‘Las Tesis’ taldeko kideak. Ia urte t’erdi buruari eraginez, egun mundu guztian ezaguna den performancea gauzatu zuten. Estreinakoz azaroaren 20an egin zuten arren, hasierako asmoa 25ean jendarteratzea zen, hain zuzen, Indarkeria Sexistaren aurkako Nazioarteko Egunean. Letren bidez, […]

8 urtegaz etorri zen Mexikotik 1937an han jaio eta gerra osteko lehen urteak bizi eta gero. Aita ere osagilea (“osasuna, osotasuna, oso ona”) zen. Aita zenaren ildoari lotuz 100 urte bete dabez naturismoa zabaltzen, bion artean. Iris bitartezko diagnostikoan ere berezitu izan dira Bidaurrazagatarrak (“begia, barruko egia. Aurpegia, aurreko egia”). […]

Asteazkena Abenduaren 18a, migratzaileen nazioarteko eguna dugu, Inor ilegala ez dela aldarrikatzeko egun aproposa, eta pertsona guztiok han edo hemen eskubide berdinak ditugula. Ongi etorri errefuxiatuak elkarteko Txusekin berba egin dugu, gaurkoan ekintza ezberdinak egin dituztelako batetik mediterraneoan hiltzen direnen migratzaileak izan dituzte gogoan goizean egindako ekintzan. Atzerritartasun legea hiltzailea […]

Biba Berango kantuarekin abiatu dugu gaurko Piperpolis saioa,  Tranpaldo Joseba Tapiaren disko berrian jaso duena, zuzenean grabatutako diskoa dakar banda berrituarekin. Joseba Tapia gurean izan da. Berriro trikitixa eskuan bueltatzen da.Talde berrituarekin, kantua zaharrak baina irakurketa berri dakartenak.  Moldaketak egin ditu, eta bestelako sonoridade dakarte, beste instrumentu batzuk gehitu zaizkio […]

Gaurkoa Uribe kostako Hiruka aldizkariko errepasoa egin dugu Unai Brearekin batera. Abenduko zenbaki berezian Gabonetako pirotekniaren inguruan eginiko erreportajea ekarri digu. Laster entzungo dira bolanderak, txapliguak eta askotariko petardoak han eta hemen. Askok horietaz gozatuko dute, bolborazko artefaktu horiek sortzen dituzten argiek, soinuek, distirek eta txinpartek hipnotizatuta. Baina aldi berean, […]

Igandean  Olentzero eta Mari Domingirekin batera egoteko aukera izango dugu , “Olentzero jaia” ospatuko da  Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak antolatu dute Zaparra haur konpartsak eta kurkuluxetan ume guneak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa […]

Bilboko eragile eta elkarteen materiala eskuragarri egongo da beste urte batez Zirika Herri Guneko Herri dendan. Abenduaren 16tik urtarrilaren 4ra zabalik egongo da, goizez 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 20:00etara. 39 eragile eta elkarteren materialak daude salgai. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191217_ibai_zirika.mp3 Deskargatu hemen.

Ez dira gutxi gerrak eta eskubide urraketek eraginda jatorrizko herrialdeetatik ihes egin behar dutenak. Munduko populazioaren %3.5a soilik. Agian 272 milioi pertsona esanda agian, zifra hori are esanguratsuagoa bihurtzen da. Honakoa baita atzerrian bizi eta lanean diharduten migratzaileen kopurua Nazio Batuen Erakundearen arabera. NBEk 1999an deklaratu zuen, abenduak 18a, Migratzaileen […]