Emakumeok gorputzean dugun ilea itsusia eta desegokia izatea jaiotzean jasotzen dugun herentzia sozialaren zati bat da. Baina nork, noiz, zergatik eta nola hartu zuen erabaki hori, guztiok barneraturik daukagun sufrikario galanta da: besoetan, hanketan, besazpietan edota bibotean dugun biloa kendu egin behar dugu, baldin eta txukun, garbi eta itxuroso egon […]
Gaurko saioan 1981an jaiotako kantugile Amerikarra, Bon Iver kantariaren Flume kantua izan du hizpide RaFa Ruedak. Ezizena Doctor en Alasaka telesailetik hartu zuen, Negu ona esan nahi du. Musika alternatiboan gaur egun den proiektu interesgarrienetako bat da musikari estatubatuarra. Bertsioak Lotte Keshner, Hundreds, On Planets, Jesse Daniel Smith eta Peter […]
Gazteen Euskal Behatokiak, Euskadiko Gazteen Panoramika kaleratu du zortzigarren urtez. Gazte-politiken plangintza eta jarraipena gauzatzeko beharrari 2007an erantzun zioten lehenengoz, eta zazpi alor ezberdinetako datuak jasotzen ditu, besteak beste, hezkuntza, enplegua eta egoera ekonomikoa, eta osasuna. Agurtzane Llanok, Gazteriako zuzendariak eta Marcos Murok, Enplegu eta gazteriako sailburuordeak aurkeztu dute amaitzear […]
Artez eta kulturaz beteko ditu Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoak Gau Irekiaren jaialdiak. Sarean Kultur Elkarteak antolatzen duen 8. edizio honetan ehunka doako jardueraz beteriko 60 espazio egongo dira orotariko publikoaren parte-hartzea sustatzeko. Hiriko kultura parte-hartzailearen esparruan erreferente garrantzitsua bilakatu da ekimen hau. Hamaika jarduera dakartza jaialdiak […]
Ez du etenik bertsoak Potto saioan. Gaurkoan ere prosa eta kantua uztartu ditugu eta Eibar-Bilbo bidaia egin! Azaroaren hondarrean izan ziren bi saio aztertu ditugu eta bertso-kantuen aukeraketa diktatoriala eskaini. Azaroaren 24an, domekarekin, Eibarren izandako San Andres bertso-paper lehiaketaren jaialdian, kantuan izan ziren Champion Leagueko bertsolariak (Onintza Enbeita, Aitor Sarriegi, […]
Gaur eguerdian Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaileek adierazpenak egin dituzte hedabideen aurrean, Gure Eskuren ikuspegia partekatzeko estatus berriaren inguruko lanketaz. Erabakitzeko eskubidea arautzeko “proposamen zehatzak” izatea “berri ona” dela uste du herri dinamikak. Era berean, nabarmendu du erabakitzeko eskubidea alboratzea “akats larria” litzatekeela. Eta, zentzu horretan, herritarren erabakitzeko gaitasuna […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Frantzian pentsioen erreformaren harira izaten hari diren protestak izan dituzte hizpide, Pentsio erreforma, “aberatsen presidentearen protesten hauspoa. Jone Alastuei Uztarrozeko alkateari eginiko elkarrizketa komentatu digu. Bukatzeko nazioarteko gai baten inguruan jardun dugu, Hamar emakume hiltzen dituzte […]
Asteburu honetan ospatuko da BALA, Bilboko Arte liburu azoka, Ohiko formatuetatik haratago, liburuaren inguruko esperimentazioan eta ikerketa artistikoan sakontzen duten edizio-moduak biltzen dituen azoka. Kokapena izaten da BALA azokaren ezaugarrietako bat, Bilboko espazio ezberdinetatik pasa ostean aurten Boulevard tabernan izango da. XIX mendeko kafetegi mitikoak hartuko du azoka. Fanzinean, autoedizioak, […]
2018ko Bilboko Aste Nagusian hizkuntz eskubide urraketa pairatu zuen Arkaitz Zarragak udaltzain baten partetik. Jaien amaieran, desmuntaketa lanetan, Hau Pittu Hau konpartsako kide den Arkaitz gelditu egin zuen udaltzain batek, txosnagunetik ateratzerakoan. Udaltzaina gazteleraz zuzendu zitzaion, Arkaitzek euskaraz artatua izan zedin eskatu zion. Eskaeraren aurrean, bi isun jartzearekin egin zion […]
Bilbo Hiria Irratian urbanbat jaialdiaren berri eman genuen, azaroan izan da. Bertan hitz egindakoaren berri emateko erreportari lanetan izan dugu Ula Iruretagoiena. Hiria pentsatu eta egiteko unean zaintzan pentsatzeak zer suposatzen duen izan da debate nagusia. Arraroa dirudien arren, oso ikuspegi berritzailea da hirigintzari leku honetatik begiratzea. Zaintzea ingurune domestiko […]
