Udal Hauteskundetarako kanpainaren azken txanpan sartu gara, Igandean, maiatzaren 26an, izango ditugu udal eta foru hauteskundeak. Uriolarekin elkarlanean udal hauteskundeen jarraipena egiten gabiltza egin hauetan. Gauekoan azken elkarrizketa izango dugu, Aurretik EAJ, EH Bildu PSSE izan dira eta gaurkoan Elkarrekin Podemos – Ahal Dugu, Ezker Anitza eta Equo Berdeak alderdiek […]

Ostiral honetan, maiatzaren 24an, Gerraren aurkako emakumeon nazioarteko eguna dela eta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, eta talde feminista eta antimilitaristek antolatuta, elkarretaratzeak egingo dira. Bilbokoak performance ikusgarri eta koloredun itxura izango du, Armiarma talde feminista antimilitaristak jakinarazi duenez. “Gerrak atzerrian sufritzen dituzte, baina gure bankuek, BBVA esterako,  finantzatzen dituzte […]

Astero bezala ARGIA astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu gara, Ramadanaren inguruko erreportajea eraman baitute azalera. Etxerik gabeko gazteak Letaman Gaztetxen Ramadana egiten dabiltza. Bestetik Omar Rojas elkarrizketatu dute, Kolonbiako soziologoa, Kolonbiako gobernuak 10.000 pertsonatik gora bahitu, hil, gerrillari uniformez jantzi eta gatazkan hildakotzat aurkeztu ditu. Gipuzkoako […]

Gizarte ekintzailea, idazle eta langile, “norbere buruari traizio handiegirik egin gabe bizi nahi izan dut”. Izan ere, morrontza, esklabotza nagusi omen da botere publiko-pribatuek bat egiten duten sasoiotan. Paradoxikoki, lehen baino askeagoak gara zentzu askotan, sexu aukeretan edo elizaren zapalketatik, kasu. Baina aske eta duin bizitzea zaila da boteredunen mendekua […]

XIX mendean euskaldun askok Ameriketarako bidea hartu behar izan zuen eta han elkarren babeserako Euskal Etxeak sortu zituzten. XIX mendean gerrak izan ziren eta Euskal Herrian oso egoera gogorra bizi izan zen,  hori dela eta gazte askok kanporako bidea hartu zuen.  Herri batzuk ia hustu egin ziren. Euskal Etxeak batez […]

Fridays for Future mugimenduko gazteek protesta egingo dute ostiralean Bilbon. Greta Thunberg 16 urteko gazte suediarraren ereduari jarraikiz, mundu osoan hedatu da Ostiralak Etorkizunarentzat mugimendua, klima aldaketaren aurkako mugimendua. Ostiralean eguerdian ekintza egingo dute eta arratsalderako manifestazioa deitu dute.  Argi dute etorkizun hobea izateko orain borrokatu behar dutela, Klimaren berotzearen […]

Gauekoan Piperpolistarrak Lizarrietara egin dugu salto. Asteburu honetan Uso pop jaialdiaren 10 edizioa ospatuko da, eta honekin deskantsua hartuko du jaialdiak, ez orde elkarteak. Konturatu orduko bi zifretara iritsi da jaialdia eta osasuntsu eta indartsu badago hausnarketarako tartea irekiko dute. Ala ere asteburu honetan izango da zer gozatu Sara eta […]

Maiatzaren 26an igandean Udal hauteskundeak izango dira, kanpainaren azken astean sartu dira alderdi politikoak, aste honetan ere gurean izango ditugu hautagaien eta alderdi politiko ezberdinen proposamenak aztertzeko tokia. Uriolarekin elkarlanean Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Alfonso Gil da PSEEren Bilborako […]

Gaurko bertsio saioan Rafa Ruedak David Bowie kantariaren Heroes kantua izan du hizpide. David Bowie  abeslari, abestigile, multiinstrumentalista, aktore, disko ekoizle, margolari eta moldatzailea izan zen, bost hamarkadaz, pop musikako izar garrantzitsuenetarikoa. Bowie musikari berritzailetzat jo izan da. Asko dira grabatu izan dituen lanak, askorentzat maisu lana izan dira. Gaurko […]