Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Bihar Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egingo du bertatik bertara. Antolatzaileekin hitz egingo dugu, […]

Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. 50 urte betetzen ari da Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak. Seaskako lehen andereñoetako bat ekarri dute portadara Libe Goñi Garateren testigantzak jaso dituzte. Ordainduetako oporren inguruko erreportajea izan dugu hizpide. Ordaindutako oporrak ez dira aspaldikoak […]

Azken bala bota dugu POTTO irratsaioan. Erlantz Ibargurengoitiak atsedena behar eta hauxe dugu 2018-2019 ikasturtearen akabuko programa. dena ondo bidean, urrian bueltatuko gara, indarberrituta eta bertso freskoak pendrivean. Plazera izan da beste ikasturte batez bertsoaren mundu maravilloso-magikoarekin jolasean ibili izana. Azken kolpe honetan Ane Zabala etorri zaigu bisitan Piperpolis mundu […]

Yogurinha Borovak bere proiektu berria aurkeztu digu “Sentipenak Askatu”. Bihotz Gorospek eta Mikel Inun musikariek konposatu  abestia dugu. Abesti honekin Aniztasun Afektiboaren gaia haurren errealitatera gerturatu nahi izan dute. Ideia hau gai honen inguruan erreferente berriak eta hezkuntza materiala sortzeko beharretik jaio zen. Kantua bideoklipa eta lau bertsio ezberdin osatu […]

Datorren larunbatean Erribera auzoko Erribera bizirik plataformak, Erriberako auzo elkartearekin batera, Zorrotzaurre esaten dioten baina berez Erribera deritzon auzorako Master planari buruzko auzo jardunaldi bat egingo du Bizinahi altzogunean. Hiru ataletan banatuta egongo den jardunaldian Zorrotzaurreko planaren inguruan arituko dira eta etorkizuna ere aztertuko dute. Lehenengo Iñaki Uriarte eta Eneko […]

Gaurkoan  Kattalin Miner dugu Bilbo Hiria irratian, kazetariak eta idazleak argitaratu berri du,  “Moio, gordetzea ezinezkoa zen” liburua, kronika edo erreportaje berezia dugu, Hausnarketaz betetako lana, elkarrizketak oroitzapenak biltzen ditu, Aimar Elosegi Ansa gazte transexualaren suizidioaren inguruko memoria ariketa egin du , Tene Mujika bekarekin jaso eta Elkarrek argitaratu du. […]

Gaurko bertsio saioan Elvis Costelloren “Alison” kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Elvis Costello, jaiotze izenez Declan Patrick MacManus  ingeles kantautore, abeslari eta musikari bat da. Maiz 1970eko hamarkada amaierako britainiar punk new wave olatuari lotu ohi da. 1975ean diskoetxeak izena aldatze proposatu eta Elvis izena hartu eta amaren abizena […]

Sos Alde Zaharra plataformak Ekainaren 20an  ibilbide “ez” turistikoa antolatu du. Zazpi kaleetan sufritzen ari diren turismifikazioaren aurka egin zuten deialdia. Etxebizitzaren prezioak izandako gorakada, espazio publikoaren pribatizazioa eta merkatari txikikien egoera salatu zuten. Alde Zaharrean hainbat eraldaketa eman direla salatu dute, aldaketa soz ekonomikoak, urbanistikoak azken finean bertan bizi […]

Aidean sentitzen da, bezero moduan tokian sartu, bertako langileekin harremana egin, etxeko giroa usaindu, eta “gustura hemen”; edo “berriz hona, laster”; edo “lagunei gomendatzekoa, berehala!”. Esperientzia eta espazioa ondo diseinatu dute. Bihotza jarrita dago bertan, enpatia handia, tokian/zerbitzu prozesuan nahastuko diren langile, bezero, erabiltzaile eta abarrek zer beharrizan duten ondo […]

1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]