Herri Urratsen 36. edizioa ospatuko da igande honetan, maiatzaren 12an, Senperen, “LK” lelopean. Aurten, festa eta dirua biltzeko asmoaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari lagundu nahi dio. 36. edizio honetan Ipar Euskal Herriko Ikastolen festak egitarau luzea eta ugaria eskainiko du datorren igandean Senpereko aintziran, adin guztietarako […]
Igandean aurkeztu dute Donostian Napardeath, 3.000 euroko aurrekontuarekin eta 150 laguntzaile baino gehiagoren ekarpenari esker osatu ahal izan duten filma. Ataun of the Dead (2012) filmean bi zientzialari karlistek Zumalakarregi berpiztu eta Joxean’s hil eben-en (2014) bigarrenean Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu ostean, trilogia ixten duen Napardeath […]
Aurkeztu dute aurtengo Bilboko Zientzia Azoka. Larunbatean egingo dute, eta 90 proiektu aurkeztuko dituzte azokan parte hartuko duten 256 lagunek. Euskal Herriko 36 ikastetxetako ikasleak izango dira parte hartzaile gehienak, eta ikastetxez kanpoko bi taldek ere hartuko dute parte. Zientzia gizarteratzeko xedearekin, Elhuyarrek antolatzen du Zientzia Azoka. DBH eta Batxilergoko […]
Hilabetean behin Hirukarekin bat egiten dugu eta hilabeteko gaiak ekartzen dizkigu Unai Brea kazetariak. Hauteskunde hilabetea dugu hau eta eskualdeko herrietako emaitzak aztertu eta udal hauteskundeetako hautagaien errepasoa egin dute Hirukan. Horrez gain, Eider De Dios ikerlariarekin elkarrizketa izan dute, etxeko langileen inguruan egin zuen tesia. Etxeko zerbitzuaren bilakaera aztertu […]
Orain arte terapeuta fisikoentzat tabu eremua izan da bihotza, fisioterapiaren aplikazio berriek aukera interesgarriak ematen dizkigute kardiologia arloan eskua sartzeko, batez ere, prebentzioan. Mediku gehienek ere harriduraz eta eszeptizismoz ikusten dituzte bihotz ingurua esku hutsekin tratatzean lortzen diren emaitza onak: kontuan har dezagun oraintsu arte botikekin eta kirurgiaz soilik tratatu […]
Supersur autobiaren aurkako plataformak larunbaterako hainbat ekitaldi antolatu ditu. EGUN BAT BOLINTXU SALBATZEKO izeneko jardunaldia antolatu dute. Jardunaldi honetan era guztietako jarduerak egingo ditugu: informatiboak, jolasak eta aldarrikatzaileak, Bolintxu salbatzeko. Gaur aurkeztu dute larunbateko egitaraua, gainera obren hasieraren inguruko xehetasunak eman dituzte. Makinak Seberetxe auzoaren inguruan sartu dira, eta lan-erritmo […]
Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoak haurren hipersexualitateaz jardun du. Haurrek, pertsonalitatea eraikitzen duten heinean, sexualitatea ere eraikitzen dute, sexudunak direlako. Sexualitatea giza dimentsio bat da, jaiotzetik hil arte eta gorputz osoan daukagu, bakoitzak berea du, eta ongizaterako eta erlazionatzeko beharrezkoa dugu. Umeak ez dira asexualak, sexu identitatea eta erotika dutelako. […]
Gaurko saioan Rafa Ruedak “Lagrimas Negras” kantua izan du hizpide, 1930 urtean Miguel Matamoros kantariak sortutako kantua ekarri dugu. Miguel Matamoros Trio Matamos taldean aritu zen, taldearen kantu ezagunetarikoa dugu hau. Kubako musikaren klasikoa dugu hau, 1960an taldea desegin egin zen. Bertsioak Compay Segundo, Maria Dolores Pradera, Septeto Santiagero, Jose […]
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu berri du, euskarazko hedabideen egoera aztertzen duen urteroko txostena. Urtekarian artikulu ugari jaso dituzte, eta bertan jasotako datuak zein azterlanak aztertu ditugu Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile Libe Mimentzarekin. Sektorea aldaketan dago eta horrelakoetan oso garrantzitsua izaten da ikerketa eta hausnarketan, Behategiaren urtekariaren helburua hori […]
Beharbada auzokoagaz dantzatzen ikasi behar dugu gehiago, auzokoagaz burruka estatiko batean lotu ordez. Normalak dira pertsonen arteko haremanetan aldikako gelditzeak, blokeoak, antzualdiak. Mugak agertzen ari dira. Horiekin jolasten jakinez gero eta beste leku batera eraman gaitzake horrek. Zerbait berria, emankorra, oparoa ager daiteke. Begirada konstrukzionistak horretan lagundu gaitzake. Errealitatea, egia […]
