Erabakitzeko eskubidea legeztatzea izango da helburu nagusia etapa berria. Euskal Herriko eragile sozial eta politikoei egitasmoa elkarrekin garatzeko gonbidapena egin die. Egizu posible lelopean martxan jarri berri den bazkidetza kanpaina gakoa izango da erronka berriei indartsu heltzeko. Bozeramaile berria aurkeztu dituzte, aurrerantzean Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez izango dira. Etapa […]
Gaur Mikel lehengusuaren urtebetetze eguna ospatuko dugu. Lurrek eta Hodeik sorpresa txiki bat prestatu diote. Gustatuko ahal zaio? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/56-gaurezdagoeskolarik-liurazeria.mp3 Deskargatu hemen.
Irungo taldeak hirugarren diskoa osatu du, azken hiru urteetan Youtuben bideoz bideo kanta pila bat aurkeztu ostean. Harrera ona izan dute eta horrek kontzertu eta jaialdietarako ateak zabaldu dizkie. La esencia lanarekin zuzenekoetarako prest daude. Bihar Durangoko Plateruenan izango dira eta gaur Bilbo Hiria irratian ditugu Peca MC, Seta Dj […]
Gaurko saioan bi gai nagusi landu dituzte Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubirik. Lehenengo Euskal politika industrialak aztertu dituzte, eta hauek ekarri dituzte enplegu eta proiektuen suntsitze aztertu dute, La Naval edo Fagor etxetresnen adibideak aztertuz. Bigarrenez Emakumeek historian zehar eginiko grebak ekarri dituzte. Saioaren azken tartean Amaia Lekunberri […]
Ertzak sarea euskal eszenarentzako leiho bat ekimena jarri dute martxan Lekeition. Asteburu honetan zehar topaketak antolatu dituzte. Euskal teatroaren “ertzak” ikusarazi eta harremanetan jartzeko dinamika. Euskal Herrian zehar teatroa, berau egiteko moduak hainbat direla aintzat hartuta, egiten duten talde eta norbanakoak biltzea du helburua eta beraien lana ikustaraztea, edo partekatzea. […]
Gaur Bilbo Hiria irratian Los Hollister taldea dugu bisitan, lehen lana esku tartean dutela hurbildu zaigu Iruñeko taldea. 2017an sortutako taldea da Los Hollister, Javier Etxebarria, Montxo, Juanlu eta Juan Carlos Aizpuru eta Natxo Zabalak osatzen dute. Hala ere, ez dira hasi berriak, beste proiektu eta talde handietan ibilitakoak dira, […]
Arabako Bertsolari Txapelketaren finalaren atarian, Araban egun presente dagoen bertsolaritzaren ekosistema ekarri dugu uhinetara. Aintzane Irazusta bertsozale eta urte askoan txapelketaren gai-jartzaile izandakoa elkarrizketatu dugu, prosa bideratuan. Era berean, zapatuarekin batera Gasteizko Printzipal Antzokian taulagainean izango diren sei bertsolarien kantuak aurkeztu eta sailkapen-fase zein finalerdietako lan eta ariketa batzuk ekarri […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, bertsolaritzaren ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak aztertu dituzte. Bestetik bi elkarrizketa ekarri dizkigu batetik Iñaki Etxelekuri eginikoa Berriako kazetaria da. ZAD bizi dutenen ahotik liburuaren egilea. Bestetik Mari Mar Agos etxez etxeko liburuzainari eginikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/190328_Argia.mp3 Deskargatu hemen.
Lau eskutara idatzi dute Goizalde Landabasok eta Garazi Goiak “1.352 km euri liburua” Gutun-trukea osatu dute, galdera bat ardatz hartuta: bigarren bizitza bat bazenu, zein emakume izatea aukeratuko zenuke zuk? Hilaren 31n, gainera, liburuan oinarrituriko ikuskizuna eskainiko dute Loraldia jaialdian. Ikuskizunean bidai lagun Nerea Alberdi biolin jolea izango dute eta […]
Martxoaren 29an martxan jarriko dira, 5 asteburutan zehar, Pabiloi 6ko Antzerki Arinaren Zazpigarren Jardunaldiak. Jardunaldi ezagunak dira jada. Gainera aurten Aste Santuarekin bat etorriko dira. Berrogeita hamar sortzaile, idazle, zuzendari eta antzezle baino gehiago hartuko dute parte jardunaldi hauetan, euren lan laburrak (15 minututakoak) ohikoak ez diren lekuetan eskainiz. Ikuslego […]
