Lur eta Hodei mendi txango batean egon dira eta naturari buruzko hainbat kontu ikasi dituzte. Zuek zer dakizue naturari buruz? https://bilbohiria.com/docs2/2019/gaurezdagoeskolarik/190607_gaurezdagoeskolarik_izei_txikia_eta_txoritxoa.mp3 Deskargatu hemen.
Martxan daude UEUko udako ikastaroak, eta horietako bat izango dugu hizpide datozen minutuetan. Asteartean Bilbon Klima-aldaketa aztertuko dute Euskal Herritik Pirinioetaraino leihoak zabalduz ikastaroan. Jardunaldi hau EHU eta UEUren elkarlanari esker antolatu da Bizkaia Aretoan, Pirinioetako eremu geografikoan klima-aldaketak dituen eraginari eta ondorioei buruzko eztabaida jendartera zabaltzeko asmoz, eta matrikula […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Hiztun zapalduek ere behar dute erreparazioa deituriko erreportajea eraman dute azalera. Bestalde, “Erraustegiaren lehen biktima naiz” izenburupean pertsona batek maiatzaren 15ean bere buruaz beste egiten saiatu aurretik idatzitako gutunaren titularra da , Landerrek berak albiste honen […]
Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren hamabigarren edizioa ospatzen ari da gaur. Ekimena Arriaga Antzokian da. Euskara Ikasleen Jaiaren barruan kokatzen da. Arriagako Plazan egingo den erromeria batekin burutuko da eguna, iluntze partean. Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen Irakurketa Jarraitua antolatu dute hamabigarrenez, ikasturteari amaiera emateko. Hamabi ordu […]
Gara egunkariak urtarrilean bete zituen 20 urte, baina urteurrena albiste ilun batek estali zuen, orduantxe iragarri baitzuten egunkariak hitzarmena lortu zuela Gizarte Segurantzarekin datozen bi urteotan hiru milioi euro pasako isuna ordaintzeko: Espainiako Auzitegi Nazionalak Garari leporatzen dio 1998an Garzon epailearen aginduz itxitako Eginen zorra. Egun horretatik abiatu zuten harpidetza […]
Ekainaren 8an, zapatuarekin batera izango da Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa, Saran. Bertan, 2001-2002 urteen artean jaiotako 13 bertsolari gaztek hartuko dute parte final handian eta, gaurko POTTO saioan, zapatuko finalean kantatuko duten bertsolari gazteen kantu-hotsa izango dugu lagun. Ezagutu egingo ditugu oraingo eta etorkizun hurbileko bertsolari gazte handien ahotsak. Horretarako, […]
Gaurko saioan Xamarrek euskara ikasteko metodoen inguruan mintzatu zaigu. Euskara ikasteko metodoak duela 50 urte sortutako direla uste dugu, baina denboran atzera egin behar dugu berriz ere. Noiz sortu izan da hizkuntzak ikasteko beharra edo gogoa. XVI mende bukaeran Iruñean inprimatutako liburu bat aurkitu da, Bizkaiko esaera zaharrekin, liburuak bazuen […]
DDT banaketak 30 urte bete ditu eta hori ospatzeko larunbatean Bilbo Zaharrean festa antolatu du. 1989an hasi zuen ibilbidea eta urte guztia hauetan banaketa egiteaz gain ekoizleak izan dira, hamaika liburu, disko eta fanzine editatu dituzte. Musika, liburuak, fanzineak eta bilgunea da DDT. Txapu izan dugu gurean. Azken 30 urtetan […]
JoxeMari Irurraldek “Jamaikako neska” eleberria plazaratu berri du. Bilboko liburua azokan aurkeztu ostean batu zaigu irratira. Protagonistaren bizitza ipuinen bidez kontatu du. Dafne Jamaika jaiotakoa dugu baina aita euskalduna du, protagonistaren istorioak elkarri josiz eleberria sortu du. Ipuin bakoitzeko istorioak eta kakopena desberdinak dira. Liburua Jamaikan hasi arren, Dafne Euskal […]
Pikara Magazina duela 10 urte sortutako komunikabide alternatiboa da, kazetaritza feminista lantzen dute eta urtero paperezko zenbaki bat argiratzen dute, ohikotan sarean irakur daiteke. Oraingoan zazpigarren paperezko zenbakia argitaratzeko crowfundign kanpaina habitatu dute, June Fernandez kazetariak kontatu digunez azkena modu honetan egingo dutena izango da, izan ere harpidetza sendotu eta […]
