Pankartaz, amantalez, pintaketaz eta kolore morez josi zituzten emakumeek kaleak. Jai giroa nagusi, baina aldarrikapena ere. Goizeko deialdietatik Bilbo jendez lepo egon zen. Egun osoan zehar beltza eta morea izan ziren nagusi eta oihu bat besteen gainetik “Gora Borroka feminista”. Emakumeen aniztasuna aldarrikatu zuten, eta hori islatu zen Bilboko kaleetan, […]
“Tío Manolo” patriarka haserre zen Euskal Herrian ijitoengan zabaldutako aurreiritziak zirela eta. Hurbil zuen Josunek (haren iloba) eta horrek eta bestek mugitu zuten bertako ijitoek mendetan zehar garatu zuten hizkera, erromintxela, aztertzera. 1995 bueltan Bilbo aldean ziren azken hiztunekin ikerlan polita burutu zuten. Amaitu eta argitaratu gabe geratu bazen ere. […]
Potto saioan bertsoa eta antzerkia uztartu ditugu gaurkoan. Otsailaren 27an, Bilboko La Villa tabernan izan zen BERTSOERRONDA sariketaren III. kanporaketako bertso ale preziatuenak ekarri ditugu Bilbo Hiriaren uhinetara. Hori gutxi ez eta Bilbotik Plentziarako saltoa egin dugu. Bertan, martxoaren 2an, Goñi Portal kultura-etxean izan zen ERRADIKALAK GARA bertso-antzezpen musikatuaz gozatu […]
Euskal Herriko unibertsitateak Leioan duen Kanpusa Herri Unibertsitatea bilakatuko da hiru egunez. Astelehenean abiatu zuten Herri Unibertsitatea eta gaur eman diote bukera. Balorazioa positiboa egin dute antolatzaielak, izan ere hiru egunetako jardunaldietan 200 ikasle baino gehiagok parte hartu du. Hitzaldiak, solasaldiak, tailerrak, bazkariak, itxialdiak… Jorratuko dituzten gaiak ere oso anitzak […]
Urte askotan, Bilboko kaietako zamaketa-lanak gizonek zein andrazkoek egiten zituzten. Emakume haiei kargerak esaten zieten. 1911ko maiatzaren 15ean grebari ekin zioten. Eta hogei egunez gogor borrokatu ziren haien eskubideen alde. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180307_Gomutan40.mp3 Deskargatu hemen.
Nerabe musika talde donostiarraren bisita izan dugu. Ruben, Sara eta Iñigo batu zaizkigu. Toki On’ singlea eta diskoa aurkeztera. Diskoa duela urte bete grabatu zuten Andoainen, eta Apirilean argitaratuko dute. Kide guztiak beste musika talde batzuetan aritu dira, estilo desberdinetako taldeetan, eta 2016an jarri zuten martxan Nerabe. Saioaren bigarren partean […]
“Emakumea eta kirola” izenburupean mahai-ingurua izan da, Maider Unda borroka libreko kirolaria, Ane Bergara Athleticeko jokalaria, Oihana Azkorbebeitia mendi-korrikalaria eta Matxalen Zapirain Arkote Arraun Taldeko arraunlaria izango ditugu. Euren ibilbideaz jardun dute, izan dituzten zailtasunak eta erronken inguruan mintzatu dira. Kirol jarduna eta kirola bizitzeko moduaz berba egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180306_emakumeak%20eta%20kirola%20erreportajea.mp3 […]
Martxoaren 14an Ruper Ordorikaren kantu esanguratsuenak “azukre koxkor” bihurtuko dituzte Kafe Antzokian, Izar & Star zikloa eta loraldiaren elkarlanari esker. “Dabilen Harriari so, azukre koxkorrak Ruper Ordorikarentzat ikuskizuna aurkeztu dute gaur. Ruperren kantuak interpretatzen Ken Zazpi, Petti eta Balerdi Balerdi, Ixiar Oreja, Mire Narbaiza eta Mikel Uraken izango dira. Izar […]
Gaur egunean polikiroldegi gehienetan dugun saunei buruz aritu gara Oier Gorasabel fisioterapeutarekin. Izan ere, osasuna mantentzeko modu atsegin, eraginkor eta merkea den arren, oso jende gutxik erabiltzen du eta gehienak, txarto. Jende gehienarentzat, sauna izerdi eragiteko modu bat baino ez da. Baina sauna baten, askoz ere gauza gehiago lortzen ditugu. […]
Harri biziak aurkituko ditugu Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27, Bilbaon). Feminista eta kritikoa da, iraultzaile ia, San Frantzisko eta Alondegiaren artean 2016ko apirilean (krabelinen iraultzaren karietara) ireki zuten espazioa. Gune zabala, gaur egun “Al borde films”-eko zinema ekoizleekin partekatua. Liburuak ere solasgai izan ditugu, jakina: El club de los mentirosos […]
