Yasmina Reza idazle frantziarraren Le dieu du carnage obra entzutetsua euskarara ekarri zuen Martin Agirrek, eta ibilbide arrakastatsua ontzen ari da antzezlana euskal oholtzetan. Duela urtebete estreinatu zuten euskaraz. Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta eta Mikel Laskurain aktoreak aritu dira protagonisten roletan, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/piperpolis/180410_PIPER_JainkoBasatia.mp3 Deskargatu […]

Gaurkoan gai bitxia ekarria digu Oierrek “Euskal militantearen sindromea”, mundu guztian gertatzen dena da, zenbat eta gehiago ekin horrek ondorioak usten ditu gure osasunean.  Abertzaleen artean oso zabalduta dagoen sindrome hau askotan ikusten du kontsultan, eta ziur dago makinatxo batek bere burua erretratatuta ikusiko duela hurrengo minutuetan. Lantokian, gorputzeko minak […]

Martxoan 2018ko Arkitekturako Pritzker Saria publikoa egin da: Balkrishna Doshi, 90 urteko arkitekto indiarra. Pritzker saria, literaturan bezala, Nobel sari bat da arkitektura munduan. 1979.urtean hasi ziren sari hauek banatzen arkitektura egiteko eta pentsatzeko modu zehatz bat balioztatzen du, garaian garaiko balore batzuk balioan jarriaz. Ameriketatik datorkigun saria da. Sarietan […]

Gaur  bete dira sei urte Iñigo Cabacas hil zela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten ondorioz. Orduan gertatutakoa gogoratzeko eta urrian egingo den epaiketara begira “justizia” eskatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburu honetan.Larunbatean ohikoa bilakatu den moduan hura zauritu zuten lekuan omenaldia egin zuten. Txalaparta doinuekin abiatu zen ekitaldi hunkigarria. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180319_I%c3%b1igoCabacas.mp3 […]

Kapiroteek eta turutek indarra hartu ohi duten egunen aurreko akabuko saioan, Erlantz Ibargurengoitiak eta Josu Zabalak bertsoaren mundua arakatzen jarraitu dute; gaurkoan ere beste inon topatu ezingo dituzuen Bilboko kontu eta kantu ineditoak ekarri dituzte. Batetik, martxoaren 23an, Iñakiren tabernan jokatutako Mauri-Apolo sariketaren III. edizioa aletu dute, bertan Eneko Abasolo […]

Gaurkoan Imanol Ituiño magoa gerturatu da saiora. “Rámper, vida y muerte de un payaso” antzezlanaren zuzendari eta gidoilaria dugu. Ramon Alvarez Escuderok gorpuzten zuen Rámper pailazoa.  1920ko hamarkadatik 1950era artista ezaguna izan zen. Garai hartan gehien kobratzen zuen artista zen, eta hain zen ezaguna bere aurpegiarekin jostailuak zeudela, anis botilak […]

Nutrizio aholkuak ditugu Bilbo Hiria irratian  On Ekin nutrizioa ko lagunekin, Nahia Zeziaga eta Andrea Larrea bide lagun dira. Gaurkoan Nahia Zeziaga nutrizionista batu zaigu eta elikagaien nutrienteak zeintzuk diren azaldu digu. Nutrienteak elikagaietan dauden substantziak dira, organismoak ezin ditu sortu eta euren helburua da energia, aminoazidoak edo metabolismoa erregulatzen duten […]