Bizkaiko  basoetako egoera sakontasunean aztertu eta basoen kudeaketa egiteko modu berriak ezagutzeko antolatu dituzte, Ekologistak Martxanek Basoen inguruko hirugarren jardunaldiak. Bertoko basoen kudeaketa aztertu eta beste erkidego batzuetako esperientziak ezagutzeko aukera izango da datozen egunetan.  Informazio guztia Edu Renobales ekologistak Martxaneko kideak eman digu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180316_Ekologistak_Basoak.mp3 Deskargatu hemen. Informazio gehiago: http://ekologistak.org  

Arriaga Antzokian estreinatu berri dute Hiru emakume antzezlana. Estreinaldia aurretik Ane Pikaza aktorearekin berba egiteko aukera izan dugu. Ande r Cornejo gure kolaboratzailean aktorearekin izan da. Mireia Gabilondok Ane Pikaza, Ylenia Baglietto eta Ainhoa Etxebarria aktoreen lana zuzenduko du. Antzezlana Silvia Plathen izen bereko liburuan oinarrituta dago eta amatasunaren inguruko […]

Ostiralean  Portugaleteko Santa Clara aretoan Ez dok hiru: Euskal Musikaren benetako istorioa antzezlana eskainiko dute, baina oraingoa aldaketa txiki dakar emanaldiak. Formato txikira egokitu dute antzezlana “Ez Dok Hiru Akustikoa” estreinatuko dute. Patxo Telleria gonbidatu dugu saiora. Natural etorri den aldaketa izan da, azken finean TARTEAN TEATROAren filosofia jarraituta, ahalik […]

Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzailea Peru Calabaza kazetariarekin izan da, solasaldian bere ibilbide profesionalean ibilitako proiektuen inguruan mintzatu dira. Peru Kazetaria da baina teatro munduan ibilitakoa da. Urteak eman zituen Antzerkiola Imaginarioan. Egun herri ezberdinetan umeen kontseiluak antolatu ditu, Kontseiluko kideek, alegia haurrak,  alkatetzaren galdera eta proposamenei haien ikuspegitik erantzuten diete […]

T4 elkartea 2010etik urtero sexu praktikei buruz egiten duen inkestaren emaitza dira, Txostenak, 15 urtetik 20 urte arteko 475 gaztek iazko Bilboko Aste Nagusian emandako datuak biltzen ditu. Harreman motak, sexu praktikak, maiztasuna eta preserbatiboen erabileraren datuak ageri dira bertan. Datuen artean aipagarriena preserbatiborik erabiltzen ez duten gazte kopuruaren igoera […]

“Hiru emakume” antzezlanak izen bereko Silvia Plath idazlearen poema bilduma du oinarri. Amatasunaren inguruko poemak dira. Poema hori antzezlan bilakatu du Mireia Gabilondo antzerki zuzendariak. Ylenia Baglieto, Ane Pikaza eta Ainhoa Etxebarria aktoreak daude. Azken honekin hitz egin dugu. Antzezlanaren gai nagusia amatasuna da, eta antzezle bakoitzaren ahotsak amatasun hori […]

Nutrizio eta elikadura izan ditugu mintzagai  On ekin nutrizioaren eskutik. Andrea Larrea nurtrizionista light produktuen inguruan mintzatu da. Light bezala izendatzen diren elikagaiek, bere erreferentziazko elikagaiak baino energia portzentaje txikiagoa dutenak dira. Light produktu bat sortzeko beharrezkoa da merkatuan dagoen elikagai batetatik abiatzea, horrela bakarrik etiketatu ahal izango da light […]

Gaurkoan Amaia Urrejola sexologoarekin desira errotikoen inguruan mintzatu gara. Desira erotikoa kantitatearen ikuspegitik bakarrik ikusten badugu, desira erotikoa oso ideia konkretu batera murrizten dugu. Ezberdintasunak daude gizonezkoen eta emakumezkoen desiraren artean, baina argi izan behar da desira ez dela kantitatearen arabera neurtzen den zerbait, emozio bat baizik. Ezberdintasun biologikoak dauzkagu […]

Apirilaren 23tik 29ra bitartean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioa izango da Azkuna Zentroan. ‘Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote?’ titulupean, jaialdiak literatura garaikideko idazlerik ospetsuenak bilduko ditu berriz. Naturaren defendatzaile unibertsala eta ‘Walden’ eta ‘Desobedientzia zibila’ lanen egilea izan zen Henry David Thoreau jaio zela berrehun urte betetzen […]